Halikarnaso: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
[[Fitxategi:Plan Halicarnasse.jpg|thumb|300px|Halikarnasoren planoa Mausoloren garaian.]]
'''Halikarnaso''' ([[greziera]]z Ἀλικαρνᾱσσός, Halikarnassos, [[latin]]ez ''Halicarnassus'', gaur egun [[Bodrum]], [[Turkia]]) antzinako greziar hiri bat da, Asia Txikiko [[Karia]]ren hegomendebaldeko kostaldean kokatua, [[Egeo Itsasoa]]n, [[Zeramiko golkoa]] eta [[Kos (uhartea)|KosKoseko]]eko golkoaren arteko kokapen pribilegiatu batean. Jatorrian kostaldetik gertu zegoen uharte txiki bat baino ez zuen hartzen, gaur egun [[Bodrumgo gaztelua]] dagoen toki berean.
 
[[Argolida]]ko [[Trezen]] hiriaren kolonia bat izan zen, [[K. a. 1000]]n sortua. [[Hexapolis doriarra]] osatu zuten sei hirietako bat izan zen (besteak [[Gnido]], [[Kos (uhartea)|Kos]], [[Ialisos]], [[Lindos]] eta [[Kamiros]] izan ziren). Zefirioneko istmoan (latinez Zephyrium) zegoen eta hasieran Zefiria (Zephyria) deitu zen. Hiriak, konkistatzeko erabat ezinezkoaz ziren bi edo hiru gotorleku behintzat bazituen, garrantzitsuena Salmazis zelarik, hiriaren ipar muturreko harkaitz batean zegoena: beste bat Arkoneso zen, ustez portuaren aurreko uharte batean (gaur egun Orak Ada).
8. lerroa:
[[K. a. VI. mendea]]n [[Lidia]]ko erresumaren mendera pasa zen erori arte, eta ondoren Pertsiara pasa zen [[K. a. 546]]an.
 
[[K. a. V. mendea]]ren hasieran, joniar matxinadarekin, independizatu egin zen, baina berriz Pertsiaren mende geratu behar izan zuen [[K. a. 494]]an, bere barne autonomia, oparotasuna eta indarra mantendu bazituen ere. Urte hauetan [[Sardes]] edo [[Lidia]]ko satraparen agintepean zegoen. [[Ligdamis]]ek tirautza hartu zuen K. a. 494an, bere alarguna (edo alaba) zen [[Artemisia I.a]]k [[Xerxes II.a]]ren aldean borrokatu zuen [[Salaminako gudua]]n. Ligdamis [[Karia]]ko satrapa izendatua izan zen (batzuetan independentea eta beste batzuetan Lidiaren azpisatrapia zen satrapia) eta bere ondorengoek Karia guztia gobernatu zuten, Pertsiarengandik nolabaiteko independentziaz [[K. a. 386]]an pertsiarrek domeinu zuzenago bat hartu zuten arte. Satraparik ezagunena [[Mausolo]] izan zen, hiriburua [[Milas]]etik Halikarnasora pasa zuena, honen arreba eta emaztea zen [[Artemisia II.a]]k eraikin hauei bere handitasunagatik izena eman dien hil monumentu bat eraiki ziolarik ([[Halikarnasoko Mausoleoa]] bezala ezagutu zena eta Antzinako [[Munduko Zazpi Mirariak|Munduko Zazpi MirariMirarietako]]etako bat izan zena.
 
Kariasko greziar dinastia, [[aro helenistikoa|helenismohelenismoa]]a eta greziar hizkuntza inposatu zituen arren, pertsiarrei leial mantendu zen. [[Alexandro Handia]] iritsi zenean bazegoen erregina bat, [[Ada]] izenekoa, Alindan pertsiarren aldeko alderdiari eusten ziona, bere anaia [[Pixodoro]] buru zuena, Adarekin, honen senarra zen [[Idreo]] ([[K. a. 344]]an edo [[K. a. 343]]an hil zena) hil eta bi urtera ezkondu zena, eta boterean jarraitzen zuena [[Orontobates]] satraparen agindupean, Pixodororen suhia zen pertsiar noble bat. Adak Alexandro hartu zuen, eta semetzat hartu nahi izan zuen. Mazedoniarrek Orontobates garaitu zuten, eta ondoren honen ondorengoa izan zen [[Memnon Rodasekoa]], Pertsiaren zerbitzura zegoen greziar bat, eta Ada berezarri zuten erregina bezala ([[K. a. 333]]) [[K. a. 326]] arte. Halikarnaso setiatua eta suntsitua izan zen, eta bertako biztanleak Salmaziseko [[akropoli]]an babestu ziren, errea izan zena. Hiria ez zen suntsipen honetatik oneratu. Hemendik aurrera, soilik mausoleoarekin zuen harremanagatik aipatua izan zen.
 
Alexandro hil ondoren [[Asandro]]k gobernatu zuen, Kariako satrapa izan zena [[K. a. 305]] arte, urte honetan [[Antigono I.a Monoftalmos]]engana pasa zelarik. [[K. a. 301]]ean, Antigono garaitua eta hila, [[Plistarko]]rengana pasa zen [[K. a. 294]]an, [[Egipto]]ko lagidarren itsas basea bihurtu zenean. [[K. a. 272]]an seleuzidar inperiora pasa zen eta honen gobernupean [[Kariar Liga]]ren jarraipena zen liga baten barnean zegoela ezagutzen da.
 
[[K. a. 189]]an, [[Apamea (Siria)|ApameaApameako]]ko hitzarmenaren bidez, [[Erroma]]ra pasa zen, honen subirautzapean hiri askea eta ondoren erromatar kolonia izan zelarik. [[K. a. 88]]an [[Mitridates VI.a]] Eupator [[Pontoko Erresuma|PontoPontoko]]ko erregeak okupatu zuen denbora laburrez. Ondoren Erromaren eta Bizantzioren eskuetan jarraitu zuen [[1071]] arte, turkiar [[seliuzidar dinastia|seliuziden]] esku erori zenean. Mehmet sultanak [[Maltako Ordena]]ko zaldunei hiria okupatzea baimendu zien, eta gaztelu bat eraiki zen (San Pedro gaztelua, oraindik han mantentzen dena ber dorreekin, egungo Bodrum herriko ikurra da).
 
[[1522]]an otomandar subirautzapean erori zen [[Suleiman Handia]] sultanak [[Rodas]] uhartea konkistatu zuenean. Dirudienez, garai hartan Petrion deitua zen (beharbada gazteluaren izenagatik), eta otomandarrek Bodrum bihurtu zuten.
24. lerroa:
== Kanpo loturak ==
{{commons}}
 
[[Kategoria:Antzinako Grezia]]
[[Kategoria:Turkiako historia]]
[[Kategoria:Greziako historia]]
 
[[ar:هاليكارناسوس]]
45 ⟶ 49 lerroa:
[[uk:Галікарнас]]
[[zh:哈利卡那索斯]]
 
[[Kategoria:Antzinako Grezia]][[Kategoria:Turkiako historia]][[Kategoria:Greziako historia]]