Ergatibo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
1. lerroa:
'''Ergatibo'''a gramatika-[[kasu]] bat da, hizkuntza ergatiboetan ematen dena. [[Euskara]], adibidez, hizkuntza-ergatibo bat da, baina hizkuntza ergatibo asko dago munduan. Horren adibidez dira [[burushaski]], [[hindi]], [[yaghnobi]] eta [[tibetera]]. [[Georgiera]], [[txetxeniera]] eta beste [[kaukasiar hizkuntza]] batzuk, [[Maya hizkuntzak]], [[Mixe-Zoque hizkuntzak]], eta [[Australia]]ko hizkuntza aborigen batzuk, [[Wagiman]] hizkuntza gisa. [[Ithkuil]] eta [[Na'vi hizkuntza|Na'vi]] hizkuntza artifizialek ere erabiltzen dute. Tipologia lanek erakusten dutenez<ref>[http://wals.info/feature WALSeko 98-100 ezaugarriak]</ref>, zabaldu samar daude munduan zehar eta hizkuntza guztien %10-20 izango dira, ziurrenik. Baina aldi berean (eta hortik dator bai gurean eta bai kanpoan piztu eta pizten duen interes handia) euskara uhartea da Europan, nominatibo-akusatiboak diren hizkuntza [[indoeuropar]]rez ([[hizkuntza erromantze]]ak, [[hizkuntza germaniar]]rak eta [[hizkuntza zeltiar]]rak, [[albaniera]], [[greziera]], [[balto-eslaviera]]k) eta [[hizkuntza uraldar]]rez ([[hungariera]], [[finlandiera]], [[estoniera]]) inguratuta.<ref name=SEG>{{Web erref|abizena=Albizu|izena=Pablo|izenburua=Ergatiboa|url=http://www.ehu.es/seg/doku.php?id=morf:2:1|lana=Sareko Euskal Gramatika|argitaletxea=EHU|sartze-data=2011-3-31}}</ref>
 
Euskaran batzuk era batean dago idatzia.
== Euskararen ergatibotasun morfologikoa ==
Euskara ergatiboa dela esaten denean, argumentuen ''alineazioa'' hitz egiten da, hain zuzen ere, [[aditz]] iragangaitz eta iragankorren subjektu eta objektuen ''alineazioaz''. Hala, ergatibo terminoak adierazten du berdinak direla [[subjektu iragangaitz]]ek eta [[objektu zuzen]]ek hizkuntzan agertzen dituzten gramatika-portaerak eta ezberdinak, berriz, subjektu iragankorrek erakutsitakoak.
 
Adibidez:
 
ni joan n-aiz
ni-k Ana ikusi du-t
Ana-k ni ikusi n-au
 
Adibideek erakutsi bezala, [[euskara]]z bai aditzek bai argumentuek (subjektu zein objektuek) haien arteko harreman sintaktikoak zein diren adierazten duten marka morfologikoak hartzen dituzte. Aditzen markaketa [[komunztadura]]ren bidez gauzatzen da eta argumentuena kasuen bitartez. Nahiz lehenengoan nahiz bigarrenean, marka morfologikoen banaketa aipatutako antolamolde ergatiboari egokitzen zaio: joan aditzaren subjektu iragangaitza eta ikusi aditz iragankorraren objektu zuzena berdin ematen ditugu, hau da, ageriko markarik gabe ematen, eta, gainera, bai batak bai besteak /n-/ aurrizkiaren presentzia dakarte aditzean; ikusi aditz iragankorraren subjektua, berriz, oso bestela, /-k/ atzizkiaz markatuta agertzen zaigu eta aditzean /-t/ atzizkiaren bidezko komunztadurak aurrizkia ordezkatzen du. Horri gaineratu behar zaio aditz laguntzailearen hautaketak berak ere hizkuntzaren ergatibotasuna erakusten digula zeharka, izan ere, ergatibodun testuinguruetan [[*edun]] eta [[*ezan]] erroak darabiltzagu eta ergatibogabeetan izan eta [[*edin]].
 
Oro har, euskarak oso modu kontsistentean eusten dio aurkeztutako eskema ergatiboari. Badira salbuespen gutxi batzuk. Salbuespenak diferentzien neutralizazioaren ondorio dira. Argumentuen kasu-markaketari dagokionez, euskara batuan erakusle pluralen forman aurkitzen dugu neutralizazioa (hauek, horiek, haiek berdin balio dute ergatiborako nahiz absolutiborako) eta mendebaldeko eta erdialdeko euskalkietan mugatzaile pluralarenean (-ak mugatzaile plurala berdin egiten da absolutiboan nahiz ergatiboan). Ildo beretik, nahaste handi samarra dago batzuk/batzuek mugatzaile zehaztugabean, hor ere neutralizazioak gertatzen baitira euskalkien arabera: zenbaitetan batzuk aldaerak bietarako balio du, beste zenbaitetan batzuek erabiltzen da bietan, bestetan bereizketak egiten dira, eta abar. Bi arrazoi ditugu neutralizazio horien guztien azpian: batetik, pluralgilearen eta ergatiboaren arteko homomorfia (-k) eta, bestetik, bilakabide fonologikoak.
 
Aditz komunztaduraren ere, markatze ergatiboa neutralizatu egiten da alegiazko eta lehenaldiko zenbait adizki jokatutan, delako ergatiboaren lekualdaketa tarteko. Hori erakusten dute ondoko adibideek:
 
Gu gazteak G-inen / ba-G-ina
Gu-k Peru-Ø ikusi G-enuen / ba-G-enu
Peru-k gu-Ø ikusi G-intuen / ba-G-intu
 
Lehenbiziko adibidean ''gu'' da subjektua eta absolutiboan dago: aditzean uzten duen marka /g-/ da, ''gu gara'' edo ''gu ikusi gaitu'' esaten dugunean uzten duen marka berbera. Ikus dezagun orain bigarren adibidea. Arruntean, Peru guk ikusi dugu esaten dugunean /-gu/ marka erabiltzen dugu lehenbiziko pertsona pluralerako, eta marka hau adizkiaren amaieran doa: duGU. Baina, ohartzen bagara, goiko adibide horretan, bigarren adibidean alegia, ez da holakorik gertatzen: Peru ikusi genuen diogunean, gara-ginen eredua segitzen dugu /g-/ hasieran jarriz, eta ez dugu adizkiak markatzen duen forma erregularra. Forma erregularra *zugun izango litzateke, *zugun edo horren eskemararen ildotik zenbait hizkeretan agertzen den zegun adizkiaren tankerakoak. Hori horrela, atzizkiaren bidezko markatze bereizgarria galduta, komunztadura-sistemak subjektu iragankorrak subjektu iragangaitzekin eta objektuekin parekatzen ditu.
 
Munduko hizkuntzetan arruntak dira alineazioen hausturak edo erdibiketak. Hau da, hizkuntza askok sistema mistoak dituzte, ezaugarri gramatikal jakin batzuen arabera berrantolatzen dutelako alineazio-sistema. Adibidez, [[Dyrbalera]]n izenen kasu-markaketak eskema ergatiboari jarraitzen dio, izenordainenak, ordea, eskema [[nominatibo]]-[[akusatibo]]ari. Neutralizazioak neutralizazio, euskarak ez du erdibiketarik, ez behintzat orain arte ikusi ditugun adibideen argitan: neutralizazioak oso puntualak dira eta ez dira alineazio-sistemaren aldaketa bat egon dela justifikatzeko bezain sendoak eta orokorrak. Auzi honetan, komunztadura sistemako ergatiboaren lekualdaketak sortu ditu, beharbada, zalantza handienak; hala ere, esan daiteke gaur egun gramatikariek, Ortiz de Urbinaren (1989) arrazoiak bere eginda, aho batez baztertzen dutela erdibiketaren hipotesia.
===Ergatiboa ala aktibo-ezaktiboa/pasibo-ezpasiboa?===
Aurreko aurkezpenak ñabardura bat eskatzen du. Ez nolanahikoa, gainera, ñabardura horrek euskararen kasu-sistemaren definizioari berari eragin diezaioke eta. Ikus ondorengo adibideak:
 
ni atzerrira joan n-aiz aurten
ni-k atzerrira bidaiatuko du-t aurten
 
Biak iragangaitzak izan arren, ''joan'' eta ''bidaiatu'' aditzek diferente jokatzen dute kasuari eta komunztadurari dagokionez. Joan aditzaren portaera lehen deskribatutakoa da, hots, subjektua absolutiboan agertzen da eta aditzeko komunztadura /n-/ aurrizkiaren bitartez adierazten da. Berria eta aditz iragankorrenaren parekoa da, ordea, bidaiatu aditzarena: subjektuak ergatibo marka hartzen du eta aditzak /-t/ [[atzizki]]a erakusten du. Gramatikariek lehenengoei aditz ezakusatiboak (edo [[inakusatibo]]ak) eta bigarrenei ezergatiboak (edo [[inergatibo]]ak) esaten diete, nahiz eta aspaldi ohartu ziren deitura horiek guztiak desegokiak eta nahasgarriak direla hizkuntza ergatiboetarako. Hemen iragangaitz absolutibodun eta ergatibodun deituko diegu hurrenez hurren, guztiz deskribatzaileak (horratik ez arazogabeak) diren bi termino baliatuz.
 
Tipologia lanek bi alineazio-sistema bereizten dituzte hizkuntza ergatibodunetan aditz iragangaitzen jokamoldearen arabera:
*'''ergatiboa propio''', non aditz iragangaitzek portaera bateratua duten.
*'''aktibo-ezaktiboa''', non aditz iragangaitzak erdibituta dauden. Goiko adibideen eta definizioen harira, itxuraz euskara aktibo-ezaktiboa litzateke, ez ergatiboa.
 
Dena dela, askoz korapilatsuagoa da gaia eta oraindik argitzeke dago auzia. Gramatikariek karakterizazio biak, ergatiboa<ref>Oyharçabal 1992 1999, de Rijk 2008, Trask</ref> zein aktibo-ezaktiboa/pasibo-ezpasiboa<ref>Holmer 1999, Laka 2006b, Aldai 2006 2008 2009 2010</ref>, aldeztu dituzte, sarri datu bertsuak gogoan dituztela. Gainera, bada hirugarren aukera bat ere<ref>Ortiz de Urbina 1989a,b</ref>, alineazio morfologikoa eta hurrengo ataleko alineazio sintaktikoa uztartu nahirik euskara hizkuntza ergatibo hedatua, alegia, hizkuntza nominatibo-akusatiboen azpimultzoa dela adierazten duena.
 
Hiru ardatz nagusi izan ditu gaiaren inguruko eztabaidak:
*Aditz iragangaitz ergatibodunen kopurua
*Absolutibodunen eta ergatibodunen arteko erdibiketaren oinarri semantikoa
*Aldakortasuna
 
==Euskararen nominatibo-akusatibotasun sintaktikoaz==