Miren Azkarate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 88.2.211.91(r)en aldaketak ezabatu dira, BetoñoBot(r)en azken bertsiora itzuliz.
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
5. lerroa:
[[1978]]tik [[1988]]ra, [[Deustuko Unibertsitate]]ak Donostian duen Campuseko Euskal Filologia Fakultateko irakaslea izan zen Morfosintaxi eta Lexikologia irakasgaietan. [[1988]]tik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Euskal Filologian katedraduna. [[1992]]az gero [[euskaltzain]] osoa da. [[1995]]etik [[2000]]ra, tutoretzako aholkularia izan zen. [[Euskara batua|Euskara batuko]] eta [[Gramatika]]ko batzordekidea da. [[1996]]tik [[1997]]ra, Euskarako errektoreordea izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean, [[Pello Salaburu]] errektorea zenean. [[1997]]tik [[2000]]ra, irakasleen errektoreorde postuan egon zen.
 
[[2001]] eta [[2005]] bitartean, [[Euskal Autonomia Erkidego]]ko VII. legegintzaldian, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua izan zen [[Eusko Alderdi Jeltzalea]]rekin. [[2004]]an, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile kargua hartu zuen. Ondorengo VIII. legegintzaldian, [[2005]]ean hasitakoan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburu eta eledun egon zen [[2009]]ra arte.
 
[[Ze esatek!]] musika taldeak [[Maite zaitut Miren Azkarate]] izenburuko abestia plazaratu zuen [[2009]] urtean [[parodia]] moduan, [[Miren Azkarate]]k zuzentzen zuen Kultura Sailaren eta Javier Madrazok zuzentzen zuen Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailaren eskutik [[Kepa Junkera]]ri hiru diska editetzaren truke 700.000 eurotik gorako diru laguntza emateagatik.
 
== Ikus, gainera ==