Ergatibo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
48. lerroa:
 
===Kontrola===
Kontrola dugu, dudarik gabe, hizkuntzaren nominatibo-akusatiboasun sintaktikoaren erakusgarri nagusia (<ref>Levin 1983a, Ortiz de Urbina 1989, Oyharçabal 1992, besteak beste)</ref>. Kontrola ageri da mendeko perpaus jokatugabeko subjektu isilaren eta perpaus nagusiko argumentu aurrekari baten artean menpekotasun bat gertatzen denean. Aurrekari hori gabe ezin dugu identifikatu mendeko perpausaren subjektu horren izaera. Kontrol egituretan, hortaz, mendeko perpaus baten subjektu isilak duen erreferentzia gorago dagoen elementu nominal batek zehazten edo gobernatzen du. Ikus ditzagun gaztelaniazko[[gaztelania]]zko adibide hauek:
 
*Juan<sub>i</sub> me prometió PRO<sub>i</sub> cantar en la fiesta
55. lerroa:
Lehenbiziko adibidean perpaus nagusiko Juan da kontrolatzailea, eta mendeko perpausaren subjektu isila Juan bera da. Ikusten denez, subjektu isil hori PRO izeneko kategoria batekin aurkezten dugu hemen. Beraz, goiko subjektuak, goiko aurrekari horrek, beheko subjektua hartzen du kontrolpean. Bigarren adibidean, ordea, mendeko perpausaren aurrekaria “yo” (me, hemen) da, hots, nik eta ez Juanek kantatuko du jaialdian. Bigarren kasuan ez du goiko perpauseko subjektuak kontrolatzen mendeko perpausaren subjektua, baizik perpaus horretako aditzaren beste argumentu batek (me).
 
Hizkuntzaz hinkuntza diferentziak daude kanpoko argumentu batek menpeko zein argumentu kontrola dezakeen. Hizkuntza nominatibo-akusatibo sintaktikoetan kontrolpeko argumentua mendeko subjektua da beti eta berdin du mendeko aditza iragankorra edo iragangaitza den. Munduko hizkuntza gehienak mota honetakoak dira. Gaztelaniazko adibideek erakusten dute portaera hori: Me mandó [PROi venir] edo Mei mandó [PROi operar al paciente], baina ez *Juan mei ordenó [el médico operar PROi]. Ordea, hizkuntza sintaktikoki ergatiboetan, Dyrbaleran kasu, kontrol aukerak argumentuen kasu-markaketaren araberakoak dira: absolutiboz markatzen dituzten objektu zuzenak eta subjektu iragangaitzak dira kontrola daitezkeen bakarrak. Horrela, gaztelaniazko azken bi esaldiak gogoan hartuta, Dyrbaldar[[Dyrbald]]ar batek Juan mei ordenó [el médico operar PROi] erabiliko luke eta Mei mandó [PROi operar al paciente] baztertuko (mendeko perpausa antipasibo egin ezean, behintzat).
 
Euskaraz kontrol egitura argiak aurkitzea zailago den arren, egon badaude. Jo dezagun honako esaldi honetara: