Euskara: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
14. lerroa:
'''Euskara''' (beharbada [[aitzineuskara]]z: ''*enau(t)si'' (esan) + ''-(k)ara'' (era)<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/euskera/dok/11585.pdf [[Alfontso Irigoien]] (1977). ''Geure hizkuntzari euskaldunok deritzagun izenaz'', Euskera, XII, 513-538<br />[[Alfontso Irigoien]] (1990)]. ''Etimología del nombre vasco del vascuence y las vocales nasales vascas descritas por Garibay'', Fontes Linguae Vasconum, 56.</ref>) [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[hizkuntza]] da.<ref>[http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia.asp?sarrera=euskara «euskara»], Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa].</ref> Euskaraz mintzo direnei [[euskaldun]] deritze. Gaur egun, Euskal Herrian bertan ere gutxitua dago, lurralde honetan berriagoak diren [[gaztelania]] eta [[frantses]]a nagusitu baitira.
 
Euskararen sustrairik zaharrenak ([[Erromatar Inperioa]]ren aurretikoak) [[Akitania]] osoan eta [[Bizkaiko golko]]tik [[Andorra]]raino bitarteko [[Pirinio]]en bi aldeetan agertu dira, eta [[Erdi Aroa]]n behintzat [[Errioxa]]n eta [[Burgos probintzia|BurgosBurgosko]]ko ipar-ekialdean ere hitz egin zela dokumentatuta dago. Gutxitze prozesu gogorra jasan du, etenik gabe lurraldeak galduz. [[Nafarroa Garaia]]n, bereziki, prozesu hori oso nabarmena izan da azken mendeotan. [[XIX. mende]]aren bukaeran eta [[XX. mendea]]ren hasieran, hainbat intelektual eta politikariren eraginez ([[Arturo Kanpion]], [[Sabin Arana]]...) nolabait biziberritu zen, [[abertzale]]tasunari estuki loturik. [[Frankismo]]an ([[1936]]-[[1977]]) jazarpen latza pairatu ondoren, [[XX. mendea]]ren erdialdetik aurrera hasi da indartzen, [[euskara batua|idatzizko estandarizazioak]] lagunduta.
 
[[1980ko hamarkada]]tik aurrera, erakundeen onarpena lortu du, lurralde zatiketa handiekin bada ere. [[1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua|Gernikako Estatutuak]] euskara [[Euskadi]]ren berezko hizkuntza izendatu eta gaztelaniarekin batera ofizial egin zuen [[Araba]], [[Bizkaia]] eta [[Gipuzkoa]]n ([[Trebiñuko Konderria]]n eta [[Turtzioz-Billaberde]]n ez). [[Nafarroa Garaia]]n, Euskararen Legearen eraginez, herrialdeko ipar-mendebaldean (''eremu euskalduna'') soilik da koofiziala. [[Iruñea]]n eta erdialdeko beste hiri garrantzitsuetan (''eremu mistoa''), onarpen maila txikiagoa eta traba handiagoak ditu. Nafarroa hegoaldean (''eremu ez-euskalduna''), berriz, euskara ez dago onartuta. [[Ipar Euskal Herri]]an, euskarak ez du aginpidea duten erakunde publikoen onarpenik: hizkuntza ofizial bakarra [[frantses]]a da.