Thomas Sankara: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: Automated text replacement (-Euskal Herri +Euskal Herri )
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
30. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Frantzia]]k menpean hartutako [[Volta Garaia]]n jaio zen [[1949]]an. Marguerite ([[2000]]n hila) eta polizia zen Sambo Josephen ([[1919]] – [[2006]]) semea zen<ref>[http://www.ouaga-ca-bouge.net/Deces-de-Joseph-sambo-pere-du.html Familiari buruzko datuak]</ref>. Familia [[katoliko]] batean hazia, '''"Thom'Sank"''' [[Silmi-Mossi]] izeneko gizataldekoa zen; talde hori gizon [[mossi]] eta andrazko [[fulani]]en seme-alabek osatzen dute eta mossi herriaren [[kasta]] sisteman mailarik baxuena da. [[Lehen Hezkuntzahezkuntza]] [[Gaoua]]n eta Bigarrena herrialdeko bigarren hiririk handiena den [[Bobo-Dioulasso]]n egin zituen.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]n aitak frantses armadan borrokatu zuen eta [[nazi]]ek atxilotu zuten. Familiak Thomas [[apaiz]] katolikoa bihurtzeko nahia zuen; beraz, ideia [[Marxismo|marxisten]] defendatzailea izanik ere [[kristautasun]]aren eragin zuzena izan zuen eta [[Koran]]a ere ezagutzen zuen, gauza inportantea [[Burkina Faso]]n gehiengo [[musulman]]a dagoelako.
 
=== Militarra ===
[[1966]]an [[Bigarren Hezkuntzahezkuntza]]n oinarrizko prestakuntza [[militar]]ra jaso eta gero 19 urterekin karrera militarra hasi zuen. Urtebete geroago [[Madagaskar]]rera bidali zuten [[Antsirabe]] hirian ofizial izateko ikasketak egiteko; han [[1971]] eta [[1972]]ko herri-[[matxinada]]k ikusi zituen. Azken urte honetan Volta Garaira itzulita [[1974]]an [[Mali]]rekiko mugan estatu honekin izan zuen gerran; bi estatu hauek Frantziarekiko independentzia formala [[1960]]an eskuratu zuten.
 
[[Uagadugu]] hiriburuan ezagun egin zen; alde batetik [[gitarra]] jotzaile ona izateak (''Tout-à-Coup Jazz'' taldean jotzen zuen) eta bestetik [[motozikleta]]k gustuko izateak popular bihurtzen lagundu zuten.