David Copperfield: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
63. lerroa:
* Sokekin beste trikimailu bat burutzen ari zen batean, behatz-punta ebaki zuen guraize zorrotz batzuez. Azkar eraman zuten ospitalera eta lortu zuten ebakitako punta berriro atxikitzea.
* [[2008]]ko [[abenduaren 17]]an, [[Las Vegas]]eko zuzeneko emanaldi batean, 3,7 metroko haizemaile industrial handi baten hegalek Copperfielden laguntzaileetako bat irentsi zuen. Besoan haustura ugari sortzeaz gain, puntu bidez itxi beharreko zauri asko agin zituen profesionalak, odol asko galduz. Aztiak eanaldia bertan behera utzi eta sarreraren balioa itzuli zien ikusleei.
 
== Auzia ezagunak ==
[[1994]]ko [[uztailaren 11]]n, Copperfieldek auzitara eraman zuen Herbert L. Becker idazle eta ilusionista, arte honetako ilusioetariko asko azaltzen zituen liburaren argitalpena galarazteko. Beckerrek irabazi zuen auzia, baina Copperfielden sekreturik azaldu gabe kaleratu zen lana. Becker eta Copperfielden arteko adostasunez, eta azken honen metodoen deskribapena zehatza ez zela argudiatuz, argitaletxeak honen zatia ezabatzea erabaki zuen. Handik hiru urtera, Becker izan zen Copperfield eta Lifetime Books argitaletxea auzitara eraman zituena, argitaletxearekin aurrez sinaturiko akordioak ez zituztela bete esanez, eta 50 milioi dolar eskatuz. Honetan ere Becker izan zen garaile, Copperfieldek azken unean kitatu zituen bere zorrak, eta argitaletxea irten zen galtzaile epaiketan.
 
Urte berean, Copperfieldek eta bere bikoteak, [[Claudia Schiffer]]rek, Paris Match aldizkaria eraman zuten auzitara beraien arteko harremana faltsua zela eta Schiffer ilusionistaren emazte-papera egiteagatik ordaintzen zutela esan izanagatik, 30 milioi dolar eskatuz. [[1999]]an, ezagutzera eman ez zen diru kantitate bat eskuratu zuen bikoteak aldizkariaren eskutik. Becker bera izan zen erlazioaren lekuko gisa azaldu zena; eta Copperfielden publizista [[Claudia Schiffer|Schiffer]]ek -ilusionistaren Berlingo emanaldian agertzeko kontratua bazuen ere- emazte-paperik jokatzen ez zuela esan zuena.
 
[[2000]]ko [[abuztuaren 25]]ean ere Fireman's Fund aseguru agentziari dirua eskatu zion [[Errusia]]n bere emanaldietarako trepetak hausteko mehatxua jaso eta erreskatea ordaindu ondoren. Dena den, mota honetako gertaerak ez zirela bere kontratuan sartzen azaldu zion agentziak.
 
[[2004]]an, John Melk, Musha Cayko irlen jabe izandakoak, Copperfield eraman zuen auzitara uharteak erosteko unean bere nortasuna ezkutuan izan zuela-eta, ez baitzion hari saldu nahi; Copperfieldek, ordea, erdibideko baten bidez egin zutela akordio hura esan zuen, bere ospeak prezioan eragingo zuen beldur, eta dena legearen barnean egin zuela azaldu zuen - Melkek bere Imagine Nation Companyri saldu zizkion irlak-. Epaia ez zen ezagutzera eman.
 
[[2007]]ko [[azaroaren 6]]an, Viva Art Internationalek demandatu zuen ilusionista, berarekin zuen kontratua hautsi izanagatik. Ilusionistaren [[Indonesia]]ko sustatzaileak aztiaren ekipamendua hartu zuen, 550.000 dolar inguru balio zuena, Copperfieldek zor zionaren truke. Copperfieldek ere auzia jarri zuen bere aurka. [[2009]]ko uztailean ebatzi zen auzia.
 
Urte berean, Lacey L. Carrollek sexu-erasoak zirela eta jarri zion auzia ilusionistari; [[2010]]eko urtarrilean kasua Copperfielden aurkako kargurik gabe itxi bazen ere. Urte berean Carroll prostituzioan jarduteagatik izan zen epaitua eta, aurrez ere, bortxaketa kasu faltsu gehiago demandatu zituela aurkitu zen. Emakumeak Copperfielden aurkako epaiketa batera deitu zuen, berriz ere, [[2010]]eko apirilean.