David Copperfield: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
53. lerroa:
== Musha Cay eta Copperfield Badiako Uharteak ==
[[2006]]an, Copperfieldek Musha Cay deituriko 11 uharte erosi zituen [[Bahamak|Bahameta]]n. ''Copperfield Badiako Uharteak'' izena eman zitzaien eta leku turistiko pribatua dira. Hara joan izan dira, esaterako, Oprah Winfrey edo [[John Travolta]]; [[Sergey Brin]], [[Google]]ren sortzaileetariko bat, bertan ezkondu zen.
 
== Magic Underground jatetxea ==
David Copperfielden ''Magic Underground'' -Lurpeko Magia- jatetxea bere magian oinarrituriko jatetxea izateko proiektaturik zegoen. Hollywood Boulevarden honen irekiera iragartzen zuten errotuluak jarri zituzten 90eko hamarkadan, eta baita Pleasure Island eta Disney-MGM Studiosen ere. Beste Magic Underground jatetxe ugari irekitzear zeuden, halaber, New Yorkeko Times Squaren, [[Kalifornia]]n, [[Paris]]en eta [[Tokio]]n. Egitasmoaren arabera, jatetxeak magiaren munduko atrezzoaz eta objektuez egongo ziren apaindurik, eta magoak ibiliko ziren mahaiz mahai ilusio txikiak eginez. Gainera, eszenatoki handiago bat ere prestaturik zegoen trikimailu handiagoentzat.
 
[[Times Square]]ko jatetxearen %85a prest zegoelarik, talde-kreatiboaren eta finantza-taldearen arteko liskarren ondorioz, proiektua bertan behera utzi zuten. Copperfieldi ez zen inbertsore eta ez zion zuzen-zuzenean galera ekonomiko handirik eragin, baina diru-ezarleak 34 milioi dolar galtzera heldu ziren.