Jorge María Ribero-Meneses: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
13. lerroa:
}}
 
'''Jorge María Rivero San Jose''', ezagunagoa '''Jorge María Ribero-Meneses''' izen-abizenez<ref>Bere idazlanak ''Jorge María Ribero-Meneses'' izenaz sinatzen ditu, aita- eta amaorde-abizenak elkartzen dituela, ''Ribero'' euskal grafia erabiliz.</ref> ([[Valladolid]], [[1945]]eko [[maiatzaren 17]]a) [[idazle]]a da. [[Filologo]]tzat eta [[aurrehistoria]]n aditutzat aurkezten du bere burua, baina komunitate zientifikoan haren teoriek ez dute inolako onarpenik, eta teoria horiek ez ditu hizkuntzalaritzan, historian eta gainerako zientzietan onartuta dauden metodoak erabiliz taxutzen (hau da, zientziaren aldetik, inolako oinarririk gabeko teoriak dira).<ref name=urtzireguero>Urtzi Reguero: [http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1233224552 «Euskara gazteleraren ama?»], ''Iritzi-muinetik'', 2009-02-04.</ref><ref>{{es}} Luis Alfonso Gámez (''El Correo'' egunkariko zientzia kazetaria): [http://blogs.elcorreo.com/magonia/2010/7/28/etb-califica-hipotesis-cientifica-procedemos-de «ETB califica de "hipótesis científica" que procedemos de anfibios y estamos emparentados con las sirenas»], ''Magonia'' blog pseudozientzien kritikarakoa, 2010-07-28.</ref><ref name=urtzireguero>Urtzi Reguero: [http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1233224552 «Euskara gazteleraren ama?»], ''Iritzi-muinetik'', 2009-02-04.</ref>
 
Ribero-Menesesen esanetan, baina, bere teoriek arrakastarik ez badute botere publikoen eta mundu akademikoaren jazarpena nozitzen duelako da, eta «[Espainiako] Estatuak erakunde terrorismoa» egiten du bere aurka.<ref name=DV20071009>{{es}} Felix Ibargutxi: [http://www.diariovasco.com/20071009/cultura/quieren-arruinar-filologos-espanoles-20071009.html «Ribero-Meneses: "Quieren arruinar a los filólogos españoles que investigan los orígenes del euskera". Ribero-Meneses cree que "el euskera es la raíz de las lenguas de Europa"»], ''Diario Vasco'', 2007-10-09.</ref> Ribero-Menesesen teoria ezagunenetako batzuk: [[euskara]] munduko hizkuntza guztien sorburu dela; [[gizaki]]ok [[kastore]]engandik gatozela, eta ez [[tximino]]engandik; [[gaztelania]] euskaratik datorrela, eta ez [[latin]]etik; [[Atlantida]] [[Kantauri itsasoa]]n izan zela; hasierako gizakiak anfibioak zirela; ''[[hebrear]]'' gentilizioa ''[[Ebro]]'' ibaiaren izenetik datorrela, eta Ebro ibaiaren ingurua dela juduen sorburua; ''[[Europa]]'' izena ere ''Ebro'' izenetik datorrela; eta abar.
 
Ribero Meneses bereziki harro ageri da hiru «aurkikuntza» hauengatik: gizakiaren sorburua, hizkuntzaren sorburua eta idazketaren sorburua. Hiru aurkikuntza horiek «egile ezaguneko zientzia aurkikuntza handienen» artekotzat jo ditu, historian izan diren beste 36 aurkikuntza (inprenta, Amerika, heliozentrismoa, telebista...) biltzen dituen zerrenda batean.<ref>{{es}} Jorge María Ribero-Meneses: [http://www.iberiacunadelahumanidad.net/descubre.htm ««Los mayores descubrimientos científicos de autor conocido»], ''Iberia cuna de la humanidad (Investigaciones Jorge María Ribero-Meneses San José)''. Eskuratze data: 2011-02-15.</ref>
 
== Biografia ==