Eztabaida:Euskaldun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
105. lerroa:
 
Gaur orri honek zer infotaula erabiltzen duen begiratu eta... a zer ustekabea!: «Talde etniko infotaula» du izena. Etnia batez ari garela, behintzat, ez dago dudarik. --[[User:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]]<sup>[[User talk:Xabier_Armendaritz|<span style="color:#0000FF;">(nirekin hizketan egiteko)</span>]]</sup> 21:45, 21 Ekaina 2010 (UTC)
 
 
== Bozketara bideratzeko asmoz ==
Honako hau euskal Wikipediako funtsezko artikuluetako bat delakoan nago, eta pena ematen dit hain zabar ikustea, hala formaren nola edukiaren aldetik. Goitik behera txukundu beharko litzateke hizkuntzaren eta edukiaren aldetik, eta, jakina... izenburu egoki bat beharko luke.
 
''Euskal etnia'' izenburuaren aldeko arrazoiak:
* Etnia batez ari gara, bete-betean bat dator [[etnia]] artikuluan dugun definizioarekin: «faktore kulturalak (naziotasuna, tribu-kidetasuna, erlijio-, hizkuntza-, sinesmen- nahiz tradizio-loturak) [ezaugarritzat dituen taldea]».
* Gure etniaren bereizgarri nagusia hizkuntza izan da antzina-antzinatik. Alde horretatik ''euskal'' hori egokia da, gure etniaren ezaugarri nagusia delako (baina gaur egun ez da ezaugarri bakarra, ordea).
* Bestalde, gure etnia definitzean, gaur egun hizkuntzaz gainera ezaugarri gehiago ere hartzen ditugu kontuan, eta inork nekez utziko luke kanpoan, adibidez, [[Miguel Indurain]]; uste dut gehientsuenok euskal etniakotzat hartuko genukeela, Euskal Herriko ohitura eta tradizioetan hazi delako, eta ohitura eta tradizio horiei atxikipena erakutsi dielako. Beraz, ''euskaldun'' nahasgarri gertatzen da; badira euskaraz ez dakiten arren gure etniakotzat ditugunak.
 
Ez dakit nola ikusten duzuen kontua. Garbi dago kar handiak pizten dituen gaia dela, eta hobe litzateke adostasun zabal batean oinarritzea. Dena dela, artikulua horrela izatea ere ez da batere itxurazkoa, eta beharbada hobe izango da bozkatzea eta, adostasun zabalarekin ez bada ere, erabakitzen den izenburuaren arabera artikulu txukunxeago bat taxutzea. --[[User:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]]<sup>[[User talk:Xabier_Armendaritz|<span style="color:#0000FF;">(nirekin hizketan egiteko)</span>]]</sup> 17:05, 4 Otsaila 2011 (UTC)
"Euskaldun" orrira bueltatu.