Paul von Hindenburg: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
21. lerroa:
[[Fitxategi:Paul von Hindenburg, Unterschrift in Brockhaus 1937.png|thumb|250px|right|Hindenburgen sinadura]]
Paul von Hindenburg Posenen jaio zen, oraindik [[Prusia]] zen inperioan. Aita Robert von Beneckendorff von Hindenburg ([[1816]]-[[1902]]) izan zen eta militarra zen [[1832]]az geroztik. Paul jaio zenean, Poseneko infanteriako tenientea zen. Familia [[Prusia]]ko aristokrazia lurjabeko kide zen. Aitaren aldeko aitona-amonak Otto Ludwig von Beneckendorff von Hindenburg ([[1778]]-[[1855]]) eta Eleonore von Brederlow ziren eta horrek nobleziarekin erlazionatzen zuen. Ama, berriz, Luisa Guillermina Schwickart ([[1807]]-[[1893]]) izan zen, margolaria. Karl Ludwig Schwickart, Paul von Hindenburgen amaren aldeko aitona, prusiar armadako sendagile-koronela izan zen.
 
Karrera militarra egin zuen. Tarte motz batez, bigarren hezkuntzako instituto batean ikasi ondoren, [[1859]]tik [[1866]]ra Wahlstatteko Kadete Eskolan aritu zen, Liegnitzen eta, gero, [[Berlin]]en.
 
[[1866]]an, teniente zen, jada, 7 Asteko gerran eta [[1870]]-[[1871]]ko gerra frankoprusiarrean. [[1903]]an general egin zuten.