Landetxe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
[[IrudiFitxategi:Bretagne Finistere BauernhausaufCrozon 19064.jpg|thumb|Landetxe bat [[Finistère]]-n, [[Bretainia]]n.]]
 
'''Landetxea''' herri txikietan edo landez inguratuta dagoen [[etxe]]a da. [[Iberiar Penintsula]]n izaera propioa duten bereizitako mota tradizionalak ditugu [[Euskal Herria]]n ([[baserri]]a), [[Herrialde Katalan]]etan ([[masia]], ''pardina'' [[Aragoi]]n), Galizian ([[pazo]] eta [[palloza]]) eta [[Andaluzia]]n eta [[Extremadura]]n ([[cortijo]]). [[Hego Amerika]]n [[estancia]] izena hartzen du eta bereziki present daude [[Argentina]] eta [[Uruguai]]n.
9. lerroa:
Egiturari dagokionez, beheko solairuan abereak gordetzeko ukuilua edukitzea eta gainean sukaldea eta logelak modurik ohikoena da, goiko solairu batean ganbara batekin batera.
 
== Motak ==
=== Baserriak ===
[[Baserri]]a edo basetxea euskal bertako landetxe mota da, [[Erdi Aro]]tik aurrera geure paisaian agertzen joan zena. Lur eta naturarekin oso lotuta alde batetik, eta bestetik giza jarduera eta ohitura tradizionalekin eta [[euskara]]ren gordelekua eta familia barneko transmisio gune aparta izanik, [[Euskal Pizkundea]]ren garaian izaera goratua hartu zuen, bizitoki arruntetik haratago eta nekeak eta bestelako ajeak bazter batean sarritan utziz eta leku sakratutzat joz. Musikan eta literaturan [[XIX. mende]]tik aurrera baserriak lan askoren ardatza izan dira.
 
=== Masiak ===
Euskal Herrian bezala, [[Katalunia]]n ere landetxe mota propioa den [[masia]]k idealizazioak jo zituen [[Renaixença]] eta erromantizismoaren haizeek hauspotuta. Hiria eta herriaren arteko dikotomiaren adibidea da azken finean, liberalismo eta karlismoaren artekoa, nazionalismo periferikoek erabilitako ikur kulturala.
 
=== Bordak ===
[[Borda]]k mendialdeko landetxe edo abeletxe txikiak dira, [[Pirinio]] aldean bereziki present daudenak, geurean [[Nafarroa]]ko alde bietan eta [[Zuberoa]]n. Abereak eta belarra gordetzeko erabili izan dira tradizionalki, baita artzainak edo abeltzainak bertan aterpetzeko ere.
 
== Osagaiak ==
=== Errotak ===
Ur-[[errota]]k eta haize-errotak landetxeen osagai klasikoen artean ditugu, alde batetik ibaiek edo errekek eta bestetik haizeak emandako energia naturala aprobetxatzeko eraikitakoak. Errotek sortutako indarrarekin laboreak eta garauak birrintzen zituzten irina egiteko. Landetxe askotan oso ohikoa izan da [[ogi]]a bertan egitea auto-ekoizpen moduan, baita [[arto]]az egindako taloak ere.
 
=== Burdinolak ===
[[Burdin]]olak metal hori lantzeko atelier zaharrak ziren, eta sarritan landetxeen ondoan zeuden. Labe txikiek osatzen zuten eta mendez mendeko jarduera zaharra ahalbidetu zuten, baina [[industria]]lizazioak ekarritako [[labe garai]]ek euren tokia hartu zuten [[XIX. mende]]tik aurrera.
 
=== Garaiak ===
[[Garai (eraikuntza)|GaraiGaraia]]a (Galizieraz ''hórreo'') landa inguruetan goratuta eraikitako garautegi berezia da, laborea edo bihiak gordetzearekin batera animalia txikiak eta hezetasuna saihesteko horrela egindakoa.
 
[[1918]] [[Eugeniusz Frankowsky]] antropologo [[polonia]]rrak eraikin hauen erabilera eta adibideak bildu zituen Europan zehar [[Iberiar Penintsula]]ko iparraldean, [[Alpe]]etan, [[Eskandinavia]]n eta [[Balkan]]etan, bai eta Sahara azpiko [[Afrika]]n, [[Pertsia]], [[Asia]]ko hegoekialdean, [[Japonia]]n, [[Kamtxatka]]ko penintsulan eta Beringeko itsasartean ere.
 
=== Dolareak ===
[[Dolare]]ak [[sagardo]]a egiteko eta gordetzeko eraikin txikiak dira, sarritan landetxeen ondoan edo horien barruan zeudenak eta auto-ekoizpena ere islatzen zutenak. [[Sagardotegi]]ek, leku publiko moduan, nolabait dolaretxe pribatu horiek ordezkatu zituzten.
 
=== Metak ===
[[Belar]] metak ere (katalunieraz ''paller'') landetxeen osagai klasikoa izan da, azken urteotan geure paisaiatik desagertzen joan bada ere. Belarra eta [[garo]]a lehortzea eta pilatzea helburu nagusiak ziren eraikin txiki hauekin, eta ardatz moduan zutik ipinitako makil luze eta lodi baten inguruan egiten zituzten, batzuetan estalki batekin gainaldean babestuta.
 
=== Txondorrak ===
[[Nekazaritza]], [[abeltzaintza]], [[arrantza]] eta [[ehiza]]z gain, [[ikazkintza]] ere landetxeen inguruko jarduera tradizionalen artean dugu. [[Euskal Herria]]n, baina beste toki batzuetan ere, Herrialde Katalanetan adibidez, [[txondor]]rak eraikitzen ziren egurretik ikatza sortzeko, lan handia eskatzen zuen eta batzuetan arriskutsua zen prozesu baten bidez egindakoa.
 
== Landa turismoa ==
[[1990eko hamarkada]]n abiatu zen gurean [[landa-turismo]] edo baserri turismo delakoa, denborarekin harrera gero eta handiagoa hartu duena [[Hego Euskal Herria]]n. Gaur egun ehundaka landetxe daude zerbitzu hauek emanez, EAEn nagusiki Gipuzkoan eta Bizkaian, eta Nafarroan bereziki ipar erdialdean.
 
55. lerroa:
</gallery>
 
== Kanpo loturak ==
* {{eu}}{{fr}}{{es}}{{en}}[http://www.nekatur.net/ Euskadiko Nekazalturismo eta Landa-etxeak]
* {{eu}}{{fr}}{{es}}{{en}}[http://www.turismo.navarra.es/eus/propuestas/turismo-rural/ Nafarroako Landa turismoa]
 
[[Kategoria:Arkitektura]]