Drangiana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
[[Fitxategi:Map-alexander-empire.png|right|thumbnail|350px|Drangiana, [[Aria (Afganistan)|Ariatik]] ekialdera, [[Baktriana]]tik hegoaldera, [[Arakosia]]tik mendebaldera eta [[Gedrosia]]tik iparraldera zegoen.]]
'''Drangiana''' edo '''Sarangia''' ([[pertsiera]]z: ''Zaranka'', "uraren lurraldea", [[pashtoera]]z: ''Dzaranda'' edo ''Dzaranga'') [[Asia]] erdialdeko eskualde baten antzinako izena da. [[Helmand ibaia]]ren ahoan dagoen [[Hamun-e Helmand]] [[aintzira]]ren inguruan hedatzen zen. Gaur egun, antzinako herrialde hau, [[Afganistan]]go hegomendebaldearen eta [[Iran]]go ekialdearen artean banaturik dago ([[Sistan (arroa)|Sistan]]).
 
Eskualdea iraniar tribuek populatua zegoen. [[Media]]rrek menderatu zuten, [[Ziro II.a Handia]]ren erregealdian [[Pertsiar Inperioa]]k behin betirako konkistatu eta erantsi zuen arte. Ordutik aurrera, Drangiana, [[Persepolis]]etik izendaturiko gobernariek gobernatutako [[satrapia]] bat izan zen, autonomia maila handia zuena, gertu zituen [[Baktriana]], [[Arakosia]], [[Gedrosia]] eta [[Sogdiana]] bezala. Bere hiriburua, Phrada edo Frada zen, gaur egungo [[Farah]] hiriarekin edo [[Zabol]]etik gertu dagoen Dahan-i Ghulaman aztarnategiarekin identifikatua, non akemenidar estiloko [[jauregi]] bat aurkitu zen.