Marino Goñi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
 
== Biografia ==
 
Gaztarotik musikarekiko zaletasuna [[irrati]]gintzarekin uztartu zuen Marino Goñik, Madrilgo ''Radio Popular'' irratian lehenengo, eta 1977tik aurrera irrati horren Iruñeko egoitzan. ''Más o menos'' rock musika saioa aurkeztu zuen 1978tik 1980ra bitartean, ''Soñua'' diskoetxeak [[Txantrea]] auzoan zuen estudioan lan egiten hasi aurretik. Madrildik Iruñera itzultzean, kale eta tabernetan kultur giroaren aldaketa aurkitu zuen Goñik. Rock taldeak agertzen hasiak ziren. "Iruñeko tabernetan jada sumatzen zen kultur aldaketa bat, baina oraindik ez zen ikusten, apenas egiten baitzen rock kontzerturik. [[Urko]]k edota [[Benito Lertxundi]]k jada ez zuten euskal gazteria ordezkatzen. Iruñean ''Tocamás'' (Toño Muroren taldea), ''Cafarnaun'' (El Drogasen taldea) eta ''Tensión'' (Josetxo Bichorena) taldeek ordezkatzen zuten aldaketa kultural hura. Baina beste herrialdeetan gauza bera gertatzen ari zen: ''[[Hertzainak]]'' zegoen Gasteizen, ''[[Zarama]]'' Bizkaian eta ''Donosti Sound'' delako taldeak Donostian" (1).
 
19 ⟶ 18 lerroa:
[[Kategoria:Euskal abeslariak|Goñi]]
[[Kategoria:Burlatarrak|Goñi]]
[[Kategoria:1980ko hamarkadako abeslariak]]
[[Kategoria:1990eko hamarkadako abeslariak]]