«Wilhelm Conrad Roentgen»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (robota Erantsia: ckb:ولهێڵم ڕۆنتجن)
{{Biografia infotaula oinarria
[[Fitxategi:Wilhelm Conrad Röntgen (1845--1923).jpg|thumbnail|W. C. Roentgen.]]
| izena = Wilhelm Roentgen
| irudia = Wilhelm Conrad Röntgen.jpg
| oina = Wilhelm Roentgen
| izen osoa = Wilhelm Conrad Roentgen
| ezizena =
| jaiotza data = [[1731]]ko [[urriaren 10]]a
| jaiotza hiria = Lennep/Remscheid,
| jaiotza herrialdea = [[Prusia]]
| heriotza data = [[1923]]ko [[otsailaren 10]]a
| heriotza hiria = [[Munich]]
| heriotza herrialdea = [[Alemania]]
| bikote kidea = Bertha Röntgen
| datu gehigarriak =
| imdb = 0000701
}}
[[Fitxategi:Roentgen-x-ray-von-kollikers-hand.jpg|left|thumb|100 px|Röntgenen emaztearen eskua X-izpien bitartez ikusia]]
[[Fitxategi:House-of birth of Wilhelm Conrad Roentgen.jpg|left|thumb|150 px|Roentgen jaio zen etxea]]
[[Fitxategi:Danzig Wilhelm Konrad Röntgen 25 Pf 1939.jpg|left|thumb|100 px|Wilhelm Conrad Roentgen. [[1939]]ko zigilua]]
[[Fitxategi:2006-03 Gießen 35.jpg|left|thumb|100 px|Wilhelm Conrad Roentgenen hilobia]]
[[Fitxategi:Wilhelm Conrad Röntgen (1845--1923).jpg|thumbnailright|W.thumb|100 px|Wilhelm C.Conrad Roentgen.]]
 
'''Wilhelm Conrad Röntgen''' (Lennep/Remscheid, [[Ipar Renania-Westfalia]], [[1845]]eko [[martxoaren 27]]a-[[1923]]ko [[otsailaren 10]]a) fisikari [[alemania]]rra izan zen. [[1895]]ean [[X izpi]]ak aurkitu zituen, [[Medikuntza]]ren historian mugarri izan dena, zehazki [[Erradiologia]] arloan. Hau guztia dela eta, [[1901]]ean, [[Fisika]]ko [[Nobel Sari]]a eskuratu zuen.
 
== Biografia eta lana ==
[[1869]]an [[Zürich]]-eko Unibertsitatean ([[Suitza]]) graduatu zen eta [[1895]]ean [[X izpi]]ak aurkitu zituen, [[Medikuntza]]ren historian mugarri izan dena, zehazki [[Erradiologia]] arloan. Hau guztia dela eta, [[1901]]ean eskuratu zuen [[Fisika]]ko [[Nobel Sari]]a.
Wilhelm Conrad Röntgen [[1845]]eko [[martxoaren 27]]an jaio zen Lennep herrian ([[Prusia]]). Gurasoak Friederich Conrad Roentgen eta Charlotte Constance Frowein izan zituen. Aita ehule aberatsa zen eta familia [[Herbehereak|Herbeheretara]] joan zen bizitzera Wilhelmek 3 urte besterik ez zituenean, hangoa baitzen ama.
 
Bere lehen ikasketak Martinus Herman van Doorneko institutuan jaso zituen eta, ondoren, Utrechteko Eskola Teknikoan jarraitu zituen bere ikasketak, baina bidali egin zuten hemendik, berak uko egin bazuen ere, irakasleen karikaturak egin zituela-eta.
 
[[1872]]ko [[uztailaren 7]]an, Wilhelm Anna Roentgenekin ezkondu zen Apeldooren, Herbeherean. [[Zurich]]en ezagutu zuten elkar, Roentgen Físikako irakasle zenean. 1869az geroztik bikotea konprometituta zegoen, baina arazoak izan zituzten ezkontza burutzeko. Anna Wilhelm baino 6 urte zaharragoa zen eta hori ez zegoen ondo ikusia. Gainera, Roentgenen aitak ez zuen Anna nahi, seme bakar hura aberatsago zen norbaitekin ezkontzea nahi baitzuen. Senar-emazteen lehen urteak ez ziren batere errazak izan, aitak zigortu egin baitzituen eta diru iturria moztu. Bikoteak ezin izan zuen seme-alabarik izan, baina ezbehar batek aldatu zuen hori. 1887an, Annaren anaia bakarra hil zen bere 6 urteko alaba Josephine Bertha Ludwig umezurtz utziz. Wilhelm eta Annak hiloba adoptatzea erabaki zuten.
 
[[1874]]an, Estrasburgoko Unibertsitatean hitzaldiak ematen hasi zen eta, [[1875]]ean, Hohenheimeko Nekazaritza Akademian (Wurtemberg) irakasle lanetan hasi zen. [[1876]]an, [[Estrasburgo]]ra itzuli zen Fisikako irakasle gisa eta hortik urte gutxira, [[1879]]an, Giesseneko Unibertsitateko Fisikako departamentuko buru izatea lortu zuen. [[1888]]an, Wurzburgoko Unibertsitateko buru bihurtu zen eta, ondoren, [[1900]]ean, fisika arloan beti ere, [[Bavaria]]ko gobernuak horrela eskatuta, Municheko Unibertsitateko buru egin zuten.
 
[[1895]]eko [[azaroaren 8]]an, erradiazio elektromagnetikoa eragin zuen, gaur egun [[X izpi|X izpiak]] izenarekin ezagutzen dugun luzeran. Ondorengo urteetan, Röntgen ''izpi berriei'' buruzko ikerketak argitaratzen joan zen eta ingelesez, frantsesez, italieraz eta errusieraz irakur zitezkeen. Izpi katodikoekin ari zen lanean eta [[X izpi]]en aurkikuntzak [[1901]]ean Fisikako [[Nobel Saria]] lortzera eraman zuen. Sariak ekarri zion dirua unibertsitateari eman zion eta, gerora Pierre Curiek egingo zuen bezala, arrazoi etikoak zirela-eta, ez zuen bere aurkikuntza patentatzerik nahi izan. Era berean, ez zuen izpi haiei bere izena jartzerik nahi, baina [[Alemania]]n, ''Röntgenstrahlen'' deritze, Röntgen izpiak.
 
Wurzburgoko unibertsitateak Doktore egin zuen Medikuntzan.
 
[[1928]]an, [[Erradiazio elektromagnetiko|erradiazioa]] neurtzeko unitateari bere izena jarri zitzaion.
 
[[1919]]an hiz zitzaion emaztea eta Wilhelm [[Munich]]en hil zen [[1923]]ko [[otsailaren 10]]ean, 77 urte zituenean.
 
== Bitxikeriak ==
[[X izpi]]ei buruzko esamesak bukaezinak ziren eta barra-barra ari zen jendea hartaz. Ezjakin askok debekatzeko arrazoiak aurkitu zituzten -emakumeak bilutsik ikusten omen ziren haiekin- eta espabilatu ugarik ezjakintasunaz baliatu zen negozioa egiteko: [[X izpi]]en aurkako barruko arropa salgai zegoen. Legeek ere inozokerian erori behar izan zuten eta [[New Jersey]]ko antzokietan [[X izpi]]ak instalatzeko debekua ezarri zen, antzeslarien intimitatea babestu behar zela-eta.
 
[[Thomas Edison]] asmatzaile eta industrialari amerikarrak izan zuen aurkikuntzaren berri eta Roentgenekin harremanetan jarri zen, patentea erosi nahi ziola-eta, baina honen ezetza jaso zuen. Hala ere, Edisonek zerbait prestatu zuen 1896ko [[New York]]eko Erakusketa Elektrikorako: txanpon batzuen truke, eskua [[X izpi]]ak proiektatzen zituen makina batean sar zitekeen eta hezurrak agertzen ziren pantaila batean. Aste batzuen ondoren, zaintzaileak erredura larriak zituen eskuan eta infekzioak hil zuen. Erradiazioaren lehen biktima izango zen.
 
== Ikus, gainera ==
6.796

edits