Google Chrome: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: os:Google Chrome
tNo edit summary
13. lerroa:
'''Google Chrome''' [[Google]]k garatutako kode irekiko doako [[web nabigatzaile]]a da. Kode irekiko osagaiekin konpilatuta dago, daukan aplikazioen garapenen egitura ([[Framework]]) bezala. %1eko merkatu-kuota dauka eta doan deskargatzeko aukera dago zerbitzu-baldintza zehatzen pean. Jarritako izena, erabilitako erabiltzailearen [[interfaze]] grafikoaren markotik dator.
 
Google Chromeren atzean dagoen [[software libre]] proiektuak ''Chromium'' izena du eta ''[[BSD lizentziak|BSD]]'' eta ''[[Creative Commons]] Aitorpena'' lizentzien menpe dago. Proiektu honen helburu nagusia abiadura, egonkortasun eta segurtasun handiagoa daukan nabigatzailea ateratzea da. Izatez, ''Chromium'' nabigatzailean oinarritzen da Google Chrome eta oro har ezaugarri berdinak ditu, logotipoa eta Googleren euskarri komertziala kenduta.
 
[[2008]]ko [[irailaren 2]]an, Google Chromeren lehen beta bertsioa atera zen. 12 egun pasa ondoren, bertsio ofiziala atera zuten eta arrakasta handiarekin onartua izan zen merkatuan. [[Mac OS X]] eta [[Linux]]erako bertsioak beta moduan eskuragarri daude. Momentuz 43 hizkuntzetan dago, baina ez dago [[euskara]]z.