Saturraran: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
41. lerroa:
'''Saturraran''' [[Gipuzkoa]]ko hondartza bat da, [[Mutriku]]ko udalerrian kokatua, nahiz eta Ondarroako hirigunetik hurbil. [[Saturraran (erreka)|Saturraran erreka]]ren bukaeran dago, [[Ondarroa]]ko badiaren eskuinaldean, [[Bizkaia]]rekiko mugan. Hondartza txikia da, 300 metro luze eta 90 metro zabal baino ez. Saturrarango hondartzaren bereizgarri dira hango haitzak. [[Kretazikoa|Kretaziko]]koak dira, eta Eskilantzarri deritze («ezkila antzeko harri» omen da etimologia).
 
Saturrarango hondartzan jende ugari biltzen da, uda garaian. Besteak beste, piraguismoan eta [[windsurf]]ean aritzen dira. Pasieran ibiltzeko ere toki paregabea da, itsasertzetik zein Saturraran eta Ondarroako hondartza lotzen dituen bidean zehar. Lurmuturretik ekialdera dauden senaietara joan ohi dira [[nudismo|nudistak]].
 
== Ingurumena ==
Zituen balio ekologiko garrantzitsuenak galdu ditu azken urteetan, gizakiaren esku hartzearen eraginez. Errekaren bokalea kanalizatzean, hango padura txikia suntsitu zuten. Bestalde, hondartzaren atzealdean egindako eraikuntzek, hondartzaren antzinako dunak aztarna txiki batzuetara mugatu ditu. [[Ondarroako portua]]ren eraikitzeak ere eragina izan du hondartzan: korronteen aldaketak direla eta, hartxintxarrak azaltzen dira hondartzaren behealdean.
 
== Giza eraikinak eta jabetzak ==
Lurmuturraren hasieran, [[Saturraran Zahar]] baserria dago, XVIII. mendeko oinetxea, Gipuzkoako itsas [[baserri]] bakarra. Oso konpondua dago, eta Areiltzatarren eta Txurrukatarren armak dituen armarria du. Inspirazio iturri izan da hainbat eleberri eta kontakizunetan, hala nola [[Pio Baroja]]ren ''[[Las inquietudes de Shanti Andia]]'' eleberrian. Gaur egun, baserria Mutrikuko kondearen oinordekoena da, inguruko lurrak bezalaxe. [[Mutriku Natur Taldea]]ren ekimenak eraginda, [[Espainia]]ko Ingurumen Ministerioko Gipuzkoako Itsasertzetako Zerbitzua lur horiek jabetza publikora ekartzen saiatu da, baina ez du lortu, jabeek dirutza handia eskatu dutelako eta lur horien mugak zehazteko zailtasunak daudelako.<ref>Garbiñe Garagarza: [http://mutriku.hitza.info/paperekoa/2009-05-07/p00006009/Kondearen_Saturrarango_lursailen_desjabetze_akordioa_atzera_bota_dute.htm «Kondearen Saturrarango lursailen desjabetze akordioa atzera bota dute»,] ''Mutrikuko Hitza'', 2009-05-07.</ref><ref>Jabi Leon: [http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2009/12/15/vecinos/debabarrena/el-desacuerdo-entre-costas-y-la-familia-del-conde-de-mutriku-llega-a-los-tribunales «El desacuerdo entre Costas y la familia del conde de Mutriku llega a los tribunales»,] ''Noticias de Gipuzkoa'', 2009-12-15</ref>
 
Saturrarango hondartzan jende ugari biltzen da, uda garaian. Besteak beste, piraguismoan eta [[windsurf]]ean aritzen dira. Pasieran ibiltzeko ere toki paregabea da, itsasertzetik zein Saturraran eta Ondarroako hondartza lotzen dituen bidean zehar. Lurmuturretik ekialdera dauden senaietara joan ohi dira [[nudismo|nudistak]].
 
[[Fitxategi:Michel_itsasontzia_Saturraranen_2.jpg|thumb|400px|left|''Michel Falmouth'' arraste ontzia, haizeteak eta itsaso zakarrak Ondarroako portutik ekarria; ezkerraldean, Saturraran Zahar baserria (2006&#8209;12&#8209;16)]]