Laktantzio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
wikitzen, ortografia, estiloa
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Luzio Zezilio Firmiano Laktantzio''', [[latin]]ez ''Lucius Caecilius (Caelius?) Firmianus Lactantius'', ([[245]]?-[[325]]?) [[latin]]ezko idazle eta [[kristau]] [[apologetika|apologista]] bat izan zen.
 
[[Afrika]] iparraldean jaio zen eta [[Arnobio]] [[retorikaerretorika]]-maisu afrikarraren ikasle izan zen. [[Erromatar Inperio]]ko ekialdeko hainbat hiritan erakutsi zuen, [[Konstantinopolis]]en barne. [[Diokleziano]]k erretorika maisu izendatu zuen [[Nikomedia]]n, baina kristau bilakatu ondoren, [[303]]ko otsailean kaleratua izan zen. Ondoren, idazle gisa atera behar izan zuen bizitza aurrera, [[Konstantino]]k bere seme [[Krispo]]ren irakasle bilakatu zuen arren. [[317]]an Krispori [[Treveris]]era lagundu ziola uste da, azken hau [[Zesar]] izendatua izan zenean. Krispo [[Istria]]n exekutatua izan zen [[326]]an baina ez dago argi Laktantziok era berean bukatu zuen.
 
Kristautasunari buruzko bere lanak bakarrik gorde dira. Nabarmenenak ''De opificio Dei'' (303-304), euskaraz ''Jainkoaren lanaz'', ''De ira Dei'' (''Jainkoaren haserreaz'') eta ''Institutiones divinae'' (''Instituzio jainkotiarrak'') dira. Azken hau kristau doktrina sistemaren defentsa bat da, harmoniatsu eta logikoa.