Ibarrangelu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
90. lerroa:
Biztanleria mende osoan zehar egon zen beheranzko norabidean, hala ere, beherantzko joera gerra zibilaren ostean nabarmendu zen gehienbat. Punturik baxuena [[1981]]. urtean lortu zen, urte hartan herrian 499 biztanle baino ez zeuden erroldaturik, mende hasieran baino %60 gutxiago. Ordutik biztanleria igotzen joan da urtetik urtera, horrela, gaur egun 570 biztanle daude.
 
Gaur egun familiek mende hasieran baino kide gutxiago dituzte, horrela, naiz eta [[1900]]ean baino etxebizitza kopuru askoz handiagoa egon, biztanleria erdira murriztu da. Horrez gain, etxebizitza asko udan bakarrik erabiltzen dira, izan ere, udan zehar herriko biztanleria hirukoiztu egiten da, [[Bizkaia|Bizkaiko]] kostaldeko herri askotan gertatzen den moduan. Horrek zerbitzuetan arazoak sortzen ditu, izan ere, normalean neguan bizi izaten den biztanleriari egokiturik egon ohi dira.
 
Biztanleriaren egiturari dagokionez, adin nagusiko biztanleria da nagusi, zahartze prozesua nahiko nabarmena izan delarik. Antzina umez beterik zegoen eskola, gaur egun 12hutsik urtedago. artekoAzken umeentzakourteetan bakarrikdena erabiltzenden, Kultur Etxe bat egokitu da bertan eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin KZgune bat, teknologia berriak herri txikietara ekartzeko asmoarekin.
 
Azken urteetan eraikuntzak garrantzia hartu du herrian, hainbat txalet eta etxebizitza eraiki dira, gehienbat udarako etxebizitzak. Baina baita babes-ofizialeko etxebizitzak ere.
 
===Gehiago jakiteko===