Ziriako Andonegi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
15. lerroa:
'''Ziriako Andonegi''', ezizenez '''Kuireka''' (Mutriku, Gipuzkoa, 1912ko martxoaren 16a - 1982), jostuna eta euskal idazlea zen. ''[[Aitorren hizkuntza zaharra]]'' abestiaren letra da haren lanik ezagunena. Bertsotzat idatzi zuen, 1956ko otsailean.
 
Kolaboratzaile izan zen ''Euzkadi'' eta ''El Día'' egunkarietan; ''Argia'', ''Zeruko Argia'' eta ''Euzko Deya»'' astekarietan; eta ''Euzko-Gogoa'', ''Olerti'' eta ''Redención'' aldizkarietan. Abertzalea zen, eta hogei urte zituela, Mutrikuko batzokiko lehendakari zelarik, herriko hormetan [[Espainia]]ren aurkako idatzi batzuk agertu ziren goiz batean. Orduan, Gipuzkoako gobernadoreak 500 pezetako diru zigorra ezarri zion.
 
[[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean]] gudari ibili zen, eta 1937an, [[Santander]]tik [[Frantzia]]ra ihesi zihoala, preso hartu zuten. Gorriak ikusi zituen; jipoitu eta, «escritor vasco separatista» zela eta, heriotza zigorra ezarri zioten. Kendu zioten zigor hura, baina urte mordoxka eman zuen preso, Ondarretako espetxean, Mirandako kontzentrazio eremuan, Guadalajaran, Segovian...