Didaktika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Kategoria ezabatua izan da Hezkuntza; Kategorizatzen Didaktika HotCat erabiliz
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
[[FileFitxategi:Poliedres polydron.JPG|thumb|right|300px|'''Didaktika''' ikasketa-prozesuan erabiltzen diren praktiken multzoa da. Irudian, haur batzuek [[geometria]] ikasteko darabilten [[jostailu didaktiko]]ak agertzen dira.]]
 
'''Didaktika''' [[hezkuntza]]ren teknikak eta praktikak aztertu eta garatu egiten dituen [[pedagogia]]ren arloa da, pedagogiak emandako teoria eta helburuei jarraiki. Pedagogiak hezkuntza sistema osotu moduan aztertzen duen arlo teorikoa delarik, didaktikak zehaztu egiten ditu ikasketa- eta irakaskuntza-prozesurako egokienak diren metodoak eta baliabideak. Didaktikak bi ikuspegietatik azter daiteke: ikuspegi estatiko eta deskribatzaile batetik, aztertu soilik egiten ditu ikasketa-irakaskuntza praktika zehatzak; ikuspegi dinamiko, aktibo eta eragile batetik, berriz, didaktikak garatu egiten ditu praktika horiek, ikasketa-prozesurako proposamenak eginez eta erabakiak hartuz, pedagogia-sistemak ezarritakoari jarraiki.
 
Bere baitan arlo ezberdinak biltzen ditu didaktikak, ikaslea nor den eta irakatsi beharrekoa zer den. Horrela, [[didaktika orokor]]rak ikasketa-irakaskuntza prozesu orotan jarraitu beharreko metodoak biltzen ditu. [[Didaktika diferentzial]]ak ikasleen ezaugarriei eta egoerei buruz aztertzen du hezkuntzaren praktika. [[Didaktika berezi]]ak ikasi beharreko gaiari buruz ikertzen ditu praktika zehatzak ([[matematikaren didaktika]], esaterako). Azkenik, [[didaktika teknologiko]]ak ikasketan erabilitako baliabide teknologikoak aztertzen ditu.
 
== Didaktikaren historia ==
 
[[Sokrates]] filosofoa didaktika asmatu zuen lehena izan zela esan daiteke. Galdera eta erantzunen bitartez burutzen zuen metodo [[dialektika|dialektikoaz]] ikasleak berak heldu beharreko ondorioetara heltzen zen. Sokratesentzat solasaldi hauen helburua guztiz didaktikoa bazen ere, historian zehar filosofian maiz erabilitako metodoa izan da. Platonek ere metodo bera erabili zuen ''[[Errepublika (Platon)|Errepublika]]'' lanean.
 
Erdi Aroan zehar, monasterioek, gremioek eta unibertsitateek euren metodo didaktikoak garatu zituzten. [[Comenius]]i zor zaio, ordea, didaktikaren lehenengo lan sistematikoa [[1657]] urtean plazaratu zuen ''[[Opera didactica omnia]]'' ("Ikasketa-prozesu orori buruzko idazlana") lanarekin.
 
[[Kategoria:Didaktika]]
 
[[ar:ديدكتيك]]
43 ⟶ 44 lerroa:
[[sv:Didaktik]]
[[uk:Дидактика]]
 
[[Kategoria:Didaktika]]