Azterketa (ebaluazioa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robot: Cosmetic changes
7. lerroa:
Azterketak ahozkoak, ikasleak irakasleak planteaturiko galderei ahoz erantzun edo gai bat ahoz garatu behar duenean, zein idatzizkoak izan daitezke. Ahozko azterketak hizkuntza arloan erabiltzen dira batez ere, ikaslearen mintzamena ebaluatzeko. Idatzizko azterketak, berriz, askoz ere zabalduago daude eta abantaila gisa ikasleak azterketan zehar bere erantzunak zuzendu eta gerora euskarri fisikoan gorde ahal izatea da. Idatzizko azterketetan, galdera objektiboak dituen azterketa edo testa eta galdera irekiak dituzten azterketak bereizten dira.
 
=== Galdera objektiboak ===
 
Test erako azterketetan, non galdera objektiboak diren, galdera bakoitzeko erantzuteko zenbait aukera (hirutik bostera gehienetan) ematen zaizkio. Ikasleak aukera hauetatik zuzena den bakarra asmatzen saiatu behar du. Adibidez,
19. lerroa:
Testak edo froga objektiboak oso azkarrak izaten dira, minutu gutxi batzuetan egin beharrekoak, eta erantzuna zuzena zein den hausnartzeko denbora gutxi eskaintzen dute. Horregatik, ikasleak gai guztiak buruz ongi ikasita izatea gomendatzen da, pentsatu gabe lehenbaitlehen erantzuteko. Erantzunak oso antzekoak izaten dira askotan eta horregatik galdera eta aukerak ongi irakurtzea komeni da. Bukaeran eta denbora izanez gero, komeni da erantzunak errepasatzea, baina ez da gomendatzen erantzunak behin eta berriz aldatzen ibiltzea, horrekin denbora galdu, urduri jarri eta kontzentrazioa galdu besterik ez baita egiten.
 
=== Galdera irekiak ===
 
Galdera irekietan, berriz, ikasleak idatziz ematen du erantzun zuzena. Galdera hauen erantzunak ez dira testekoak bezain laburrak izaten eta definizioak azaldu, kontzeptuen arteko erlazioak ezarri edota gai orokor bat garatzea eskatzen da, enuntziatuan edo izenburuan jarritakoari jarraituz. Test motako azterketetan ez bezala, erantzuna ez da zuzena ala okerra eta galdera ebaluatzeko orduan zuzentasun-maila ezberdinak daude. Galdera irekiak malguak dira, edozer gain galdetu baitaiteke beraietan, baina galderak argiak eta zehatzak izatea komeni da, ikasleak zer erantzun behar duen zehaztasunez jakin dezan. Horrela, ''XVIII. mendea'' izenburu hutsa duten galdera irekiak baztertu eta ahalik eta xehetasun gehien eman behar dira ikasleak eman beharreko erantzunari buruz, ikasleak zer galdetzen zaion jakiteko eta ebaluatzerakoan zuzenketa objektiboagoa izan dadin. Bestalde, galdera irekien bitartez ikasleak gaiari buruz duen ezagutza ebaluatzeaz gainera, ikasleak garatu beharreko beste [[konpetentzia]] zenbait ere erakutsi behar ditu, idazketa egokia eta ahalmen analitikoa, besteak beste.
25. lerroa:
Galdera irekiek eragozpenak ere badituzte:
 
* test motako azterketetan baino galdera gutxiago ezar daitezke, ikasi beharreko edukiari buruzko hutsuneak utziz;
* galdera ezberdinak jarrita, kalifikazioa oso ezberdina izan daiteke;
* ebaluatzaile ezberdinek kalifikazio ezberdinak emango dituzte edota ebaluatzaile berdinak kalifikazio ezberdinak emango ditu une ezberdinetan;
* test motako azterketetan bezalaxe, zoriak badu eraginik, ikasleak gaiak sakontasun-maila ezberdinekin ikasten dituelako.
 
Ikasleek galdera irekiei ''ihes'' egiteko duten ohitura dela eta, ebaluatzaileak guztiz baztertu behar ditu zerbait idazteagatik bakarrik osaturik dauden erantzun eskasak (galderak zehazten duen gaiaren garrantzia behin eta berriz aipatuz, adibidez) eta beste gai bati buruz aritzen diren erantzunak.
35. lerroa:
approaches: Multiple choice question examinations versus assignment essay''. Higher Education, 35 (1998), 453-472.</ref>. Ebaluazio tresna moduan, baliozkotasun handikoa da, neurtu nahi dena neurtzen baita gehienetan, baina fidagarritasun edo zehaztasun txikikoa, testa ez bezala.
 
=== Ahozko azterketak ===
 
Orokorrean, pertsona baten [[komunikazio gaitasun]]a, analisi- eta sintesi-ahalmena ebaluatzeko erabiltzen dira. Hizkuntza batean pertsona batek duen mintzamena eta ulermena ebaluatzeko ere erabiltzen dira ahozko azterketak. Aldi berean, ez dira informazioaren ezagutza edo oroimen hutsa ebaluatzeko egokienak. Lanpostu baterako hautaprobetan ere egiten dira, elkarrizketa moduan. Unibertsitate-mailan maiz erabiltzen dira, [[tesi]]ak, karrera amaierako lanak edo gai bat jorratzeko aurkezpenak baloratzeko. Kasu hauetan, ohikoa da gainera ahozko azterketa epaimahai baten aurrean egitea eta ikasle edo hautagaiaren aurkezpena bukatzean epaimahaikideek ikasleari edo hautagaiari galderak egitea.
48. lerroa:
Eragozpenak baditu:
 
* ikasle edo hautagai anitz direnean ebaluatu beharrekoka, denbora luzea eskatzen duen ebaluaketa metodoa da;
* ebaluatzailearen eta ebaluatuaren arteko harreman zuzenak subjetibitate eta zilegitasun-arazoak izan ditzake ebaluatzaile bakarra dagoenean;
* froga baliogabeturik gera daiteke ikaslea edo hautagaia oso urduri dagoenean, orduan egindako lana edo bestelako gaitasunak erakusteko aukerarik ez baitu izango;
67. lerroa:
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Erreferentziak ==
 
<references/>