Jugoslaviako Gerrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
9. lerroa:
[[Bigarren Mundu Gerra]]ren aurretik tirabira ugari gertatu ziren [[Jugoslavia]]n, estatu berriaren gaineko usteak desberdinak zirelako. [[Kroazia]]rrek [[Austria-Hungaria]]n izandakoa baino autonomia handiagoa espero zuten. [[Serbia]]rrek, aldiz, herrialdea hartu ohi zuten [[Lehen Mundu Gerra]]n aliatuei laguntza emateagatik eskuratutako saritzat, Serbiako erresumaren hedapena balitz bezala. Bi taldeen artean gatazkak sortu ziren, baina estatu-aparatua serbiarren mendean zegoen batik bat. Gauzak horrela, [[Ustaše]] izeneko talde erradikala sortu zen, geroago diktadura faxista eratuko zuena.
 
Bigarren Mundu Gerran nahigabeak lehertu ziren, [[Bigarren Mundu Gerrako Ardatza|Ardatzak]] egungo Kroazian eta [[Bosnia Herzegovina]]n haien mendekumendeko estatu bat eratu baitzuten. Ustaše Kroaziako estatu horren buru jarrita, ekin zioten serbiarren kontrako kanpainia bati. Serbiarrak hil, kanporatu edo asimilatu zituzten. Estimatzen da 330.000–390.000 bitarteko serbiar hil zituztela Kroazian eta Bosnian.
 
[[Etnia]] guztietako kideek osatutako talde partisano [[komunismo|komunistek]] garaitu zuten [[faxismo]]a eta [[Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista]] eratu zuten. Estatu [[federalismo|federala]] zen arren, artean tirabirak zeuden federalisten (kroaziarrak eta [[eslovenia]]rrak batez ere) eta zentralisten (serbiarrak batez ere) artean.