Foix: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
36. lerroa:
== Historia ==
 
Foix izeneko herria [[Foix konderria|Foix konderriko]] hiriburua izan zen. Albitarrek setiatu zuten 1210ean eta Filipe Ausarta Frantziako erregearen osteek, berriz, 1272an. [[Henrike III.a Nafarroakoa]] 1604an edo 1607an batu zuen Foixko konderria Frantziako koroara.
 
Foix konderriak oraingo Ariège departamenduko lur gehienak hartzen zituen. Carcasonako konde Roger II.a eta Foixko I.ak sortu zuen (1035 / 1038 - 1064). XII - XIII. mendean, Bartzelonako erresumarekin lotua egon zen. Foixko Esklaramundak bere izeba Margarita Monkada-koagandik jarauntsi zituen Bigorreko konderria eta Biarno, Marsan eta Gabarnako bizkonderriak, Monkadako Bearnesek Bartzelonako konderrirainoko zituzten lurrak; hortaz, Castelbon-go eta Andorrako jaurerriak batu zituen.