Latinezko literatura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
44. lerroa:
== Zilarrezko aroa ==
 
Latinezko literaturaren zilarrezko aroa lehenengo mendearen hasieratik (Augustoren heriotza izan zen K. o. [[14]]tik hain zuzen) bigarren mendeko hasierara arte luzatzen da <ref>Bukaera data ezberdinak eman dira, hala nola [[Trajano]]ren heriotza ([[117]]) eta [[Hadriano]]ren heriotza ([[138]]). 133138 urtean zilarrezko aroko [[Juvenal]] olerkaria lanean zirauen ordea. urteaAbiapuntua ere jartzeneztabaidagarria da, 14 urtean Ovidio bizirik mugarribaitzegoen moduanartean.</ref>. Urrezko aroko idazleak klasiko bihurturik, gehiegizko goratzeak literatura mailaren apaltze bat gertatu zen lehenengo mendean zehar. Hala ere, [[Erromako Inperioa]]ren zabalkuntzak urrutiko probintzien eragina ekarri zuen literaturara, kanon klasikoak eraldatuz. Horrela, garaiko literaturak kutsu kosmopolita eta izaera humanista hartu zituen<ref>{{en}} [http://www.britannica.com/EBchecked/topic/544802/Silver-Age ''Silver Age (Latin Literature)''], ''Britannica'' entziklopedian.</ref>. Batzuen iritziz, aro hau bitan zatitzen da: lehenengoan, klaudiotarrak agintean daudelarik, berrikuntzetarako bidea zabaltzen da; bigarrenean, berriz, flaviotarren mendean, klasizismora itzultzen da.<ref>Jean Bayet: ''op. cit.'', 297-303, 347-350 orrialdeak.</ref>
 
[[Olerkigintza]]n, bizitza laburra izan zuen [[Pertsio]] satirak idatzi zituen [[estoiko]] bat izan zen, hil eta gero arrakasta handikoa eta [[Erdi Aro]]an estimatua bere pentsaeraren zuzentasuna dela-eta. [[Marko Valerio Martzial]]ek [[epigrama]]k erabili zituen bere satiretarako. Azkenik, [[Juvenal]]ek aberats eta boteretsuen aurka botatako zirikadak aipatu behar dira. Bera izango zen garaiko azken satirikoa eta mendeetan zehar mespretxuz begiratutako literatur generoa izango zen, [[XVI. mende]]an berreskuratua izan zen arte, hain zuzen ere [[Juvenal]]en eskutik. [[Fedro]]k bere aldetik [[Esopo]]ren [[fabula]]k bertsoetan jarri zituen. Fedroren fabulek hau oihartzun zabala izan zuten Erdi Aroan eta gerora [[Jean de La Fontaine]] [[XVII. mende]]an eta [[Felix Maria Samaniego]] [[XVIII. mende]]an fabulistek Fedro bera izan zuten eredu euren fabulak osatzeko. Garai honetako [[epika]]n, [[Lukano]], [[Estazio]], [[Silio Italiko]] eta [[Valerio Flako]] aipatu behar dira. [[Seneka]]ren iloba zen [[Lukano]]k, Neronen aurkako Pisonen zimarkukide izatea leporatu eta horren ondorioz gazte gazterik hil arren, lan ugari sortu zituen, baina bakan batzuk bakarrik gorde dira. Garrantzitsuena ''[[Farsalia]]'' izenburukoa da, [[hexametro]]etan idatzia hamar liburukietan zehar, [[Eneida]] ondoren erromatar epopeia handiena dena eta balio handiko agiri historikoa, [[Zesar]] eta [[Pompeio]]ren arteko gerra zibilaren berri ematen baitu.