GE Building: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: thumb|200px|right|Dorrearen ikuspegia. '''GE Building''', Ameriketako Estatu Batuetako New York hirian dagoen bulego...
 
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:GE Building.jpg|thumb|200px|right|Dorrearen ikuspegia.]]
 
'''GE Building''', [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] [[New York]] hirian dagoen [[Art Déco]] estiloko bulego etxeorratz bat da. Guztira 259 metro eta 69 solairu dauzka, eta [[1933]]an amaitu zuten eraikitzen. [[Rockefeller Center]]-eko eraikin nagusia da. Art Déco estiloko etxeorratz altu gehienek ez bezala, GE Building eraikinak ez dauka bere goialdea orratz batekin errematatuta.
 
1988ra arte, ''RCA Building'' izena zeukan, eraikineko erakunde garrantzitsuena [[Radio Corporation of America]] zelako. 1988an ''GE Building'' izena jarri zitzaion; hots, General Electric-ek RCA korporazioa berrerosi eta bi urte geroago.
 
GE Building New Yorkeko eraikin ospetsuen eta ezagunenetakoa da.
 
''Associated Architects'' arkitekto taldeak diseinatu zuen.
 
=== Eraikinaren goialdeko behatokia ===
[[Irudi:NYC Top of the Rock Pano.jpg|thumb|center|600px|New York hiriaren ikuspegi bat (erdian, [[Empire State eraikina]] ikusten da), GE Building eraikinean dagoen ''Top of the Rock'' behatokitik lortua.]]
 
Eraikinaren goialdean behatoki bat dago, "Top of the Rock" deiturikoa. 75 milioi dolarreko zaharberritze-lanak egin ondoren, 2005eko azaroaren 1ean ireki zitzaion berriro ere publikoari. Behatokia diseinatuta dago [[transatlantiko]] baten kubiertarekin antzekotasuna izan dezan. Bisitariei New York hiriaren ikuspegi miresgarria eskaintzen die, [[Empire State Eraikina|Empire State]] eraikineko 86. solairuko behatokiarekin norgehiagokan.
 
== Ikus, gainera ==