Ongi etorri, Belkoainpe, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Tildeak

aldatu

Kaixo, Belkoainpe! Lan polita NY-eko artikuluena! Gauzatxo bat: Tildeei dagokionez, normalean hau aplikatzen dugu: Berria egunkariaren estilo liburua, 62. orr: Marka diakritikoak, hala nola azentuak eta dieresiak, ezabatu egiten dira, baina juntagailu kopulatiboak berdin utzi. Erabiltzen den diakritiko bakarra zubererako ü da. Alemanezko dieresia [¨] ordezkatzeko, digrafoa erabiltzen da pertsona izenetan. Ez bazaude ados, esan. --Unai (esan) 11:36, 3 Urria 2008 (UTC)

Eta zuk esandakoaren arabera Mosku Москва́ idatzi behar da ezta? Euskaraz ez da tilderik eta euskaraz idazten dugu euskarazko alfabetoarekin. Kabri, (erantzunak hemen)   12:15, 3 Urria 2008 (UTC)

Jesus! Zelako erantzun mamitsua! Orereta izeneko lankideak gai berdinaren inguruko eztabaida publiko bat hasi du Txokoan. Hobe zenuke zure erantzuna hemen kopiatzea, guztion artean eztabaida dezagun, ni ez naizelako nor horrelako gai arantzatsu bat erabakitzeko. --Unai (esan) 10:22, 4 Urria 2008 (UTC)

Ni Txokoan azaldu dudan bezala, orain arte bezala jarraitzearen alde naiz, hau da, artikuluen izenburuetan tilde zein ikur arrarorik gabe idaztea. Euskaraz ez baitira existitzen. Bestalde, Echeverria edo Etxeberria biak dira euskaldunak, bat antzinako grafiarekin (ofiziala zen bakarra edo den arrazoiarengatik) eta bestea euskarazko gaur egungo grafiaz idatzia, baina biak dira euskarazko abizenak. Honek ere begi-mina eman dezake baina guztiz errespetagarria da bakoitzak nola idazten duen. Euskaltzaindiari buruz, Wikipedian ez ditugu beraien arau guztiak errespetatzen, Frantziako eskualde eta departamenduen izenak

Bozketa honetan adostu zen bezala, ez da jarraituko euskaltzaindiaren 36. araua bozketan azaldutako arrazoiak direla eta. Txokotik pasa eta han zabaldu zure ideia eta arrazoi guztiak. Izan ongi eta ongietorria izan. Kabri, (erantzunak hemen)   11:18, 4 Urria 2008 (UTC)

Osloko irudiak

aldatu

Gabon Belkoainpe, irudiak sartzen dituzunean kontuan izan pantaila tamainak askotarikoak izan ohi direla, eta guk ordenagailuan ondo kokatuta ikusten duguna, agian beste batzuek beste bereizmen batzuetako pantailekin ez dituztela ondo kokatuta ikusiko. Nik Osloko irudiak eta testuak gaizki jarrita ikusten ditut 1280x800 bereizmenean. Firefox erabiltzen baduzu, badago Firefox bereizmen arruntenetara moldatzen dituzten hedapenak. Nik hau erabiltzen dut.--Assar; (erantzun hemen) 19:15, 18 Azaroa 2008 (UTC)

Firefox edo Explorer (edo beste edozein nabigatzaile) erabili, orriak antzerako parezido ikusten dira. Garrantzitsuagoa da pantailaren bereizmenarena. Onena nire ustez aurrean esandakoa da, hedapen hori instalatzea. Erraza da: "Add to Firefox" esaten duen botoi berdea sakatu eta instalatu. Agian mezu bat agertuko zaizu goian esanez "Firefox(e)k galarazi egin du gune honek (addons.mozilla.org) ordenagailuan softwarea instalatzeaz galdetzea". Mezuaren eskuinean ageri den "Onartu" botoia sakatu, eta laster batean leiho bat irekiko zaizu instalatu nahi duzun ala ez galdezka. Onartu eta Firefox berrabiarazteko eskatuko dizu. Egin hori eta kitto, behean eskuinean Firefoxen leihoaren bereizmenak aldatzeko aukera izango duzu (saguaren eskuineko botoiarekin). Pantaila bereizmenarik ohikoenak ageri dira: 640x840, 800x600, etab. Nik normalean 800x600 eta 1024x768 probatzen ditut, arruntenak baitira; beno, orain pantaila handiagoak ere badaude, baina horietan normalean ondo ikusten da.--Assar; (erantzun hemen) 18:14, 19 Azaroa 2008 (UTC)
Begiratu hemen, horrela ikusten da nire ordenagailuan. Osloren argazki luzanga horren gainean testua agertzen da. Argazki luzangek arazoak ematen dituzte eskuineko panela daukaten artikuluetan.--Assar; (erantzun hemen) 21:43, 19 Azaroa 2008 (UTC)
Galeriari dagokionez, ondo iruditzen zait.--Assar; (erantzun hemen) 21:44, 19 Azaroa 2008 (UTC)

Wikiproiektua

aldatu

Kaixo, proposamen batekin natorkizu. Ameriketako Estatu Batuen inguruko wikiproiektu batean ari naiz lanean. Ikusi dut New Yorken inguruko artikuluak egiten ibili zarela, beraz wikiproiektu honetara gehitzea proposatzen dizut. Anima zaitez! --An13sa 14:07, 2 Otsaila 2009 (UTC)

Kaixo:

Eskerrik asko zure hitzengatik; esan behar dizut nire ikasleak oso ilusionaturik daudela klaseetarako eskatzen diedan lana wikipedian argitaratuta ikusiko dutelako. Sekulako aldea da, beraientzat, klaserako baino balio ez duten ariketak egin edo benetan edozeinek sarean ikusi ahalko duen testu itzuliak egin. Espero dut, gainera, wikizale bihurtu eta beraien kasa jarraituko dutela, zure edo nire antzera. Ondo segi. KB

1929ko kraka

aldatu

Lasai, parte hartzen dudan eztabaida-orriak jarraitzen saiatzen naiz, ez didazu zertan abisatu beharrik. Dena den, orain ezin dut erantzun. --Assar; (erantzun hemen) 15:25, 4 Maiatza 2009 (UTC)

Gorte Gorena

aldatu

Epa Belkoainpe! Gorte hitza gaztelaniazko "Corte" eta ingelesezko "Court" hitzetik itzuli dut, horregatik jarri nuen horrela. Nahi baduzu alda dezakezu, baina nik horrela utzi nuen ez nekielako "Auzitegi" edo "Epaitegi" izango zelako egokiena.--An13sa 18:22, 5 Azaroa 2009 (UTC)

Armada Garaiezina

aldatu

Kaixo Belkoainpe.
Normalean aurretik bidaietan egon naizen lekuen edo ezagutzen ditudan gauzen inguruko artikuluak idatzi ohi ditut. Egia esan Armada Garaiezinaren artikulua sortzeko gogoa aspalditik nuen: orain dela ia 10 urte Irlandako Kerry konderrian dagoen Dingle penintsulako azken muturrean, Blasket uharteen aurrean bera osatzen zuten ontzi hondoratu batzuen omenezko oroitarria ikusi eta nere buruari hauetan euskaldun itsasgizonik ba ote zihoan galdetu nionean. Horregatik euskal itsasgizon horien omenez artikulua sortzea erabaki dut.
Ni ere artikulua sortzeko unean zein izenburupean idazteko zalantzapean egon nintzen, azkenean "Armada" Garaiezina ipini diot, "Armada" hitza jada gazteleraz hitzegiten ez dutenen artean ere aski ezaguna eta nahiko usadioa zuela iruditu baizitzaidan, bereziki kasu honi lotuta. Beste kasu bat baliz, "Itsasgudaroste" edo "Itsas-gudaroste" izenak erabiliko nituzke: Espainiar Itsas-Gudarostea, Euzko Itsas-Gudarostea, Japoniar Itsas-Gudarostea... etab. Zuk aipatzen dituzun beste izendapenak artikuluan zehar jartzea erabaki nuen: ingelerazko artikulukoa "Spanish Armada" (Espainiar Armada) eta berezko jatorrizko gaztelerazko artikuluaren eta "Armada" Garaiezinaren garaiko izena ere: "La Grande y Felicísima Armada" (Armada Handi eta Txit Zorionekoa"). "Armada Invencible" lotura ere sortu diotelarik. Halere izenburua beti eztabaidagarria da. Era berean ohartuko zinen Armada honen eskoadren osaketan ontzi bakoitzean "gerlari" kopurua jarri dudala, "gudari" beharrean (gazteleraz "soldados" jartzen baitzuen), ez baitzait batere egokia iruditzen "gudari" hitza espainiar gudarosteko gudagizonei jartzea, bai ordea "gerlari" edo "soldadu".
Gai hau asko gustatzen baldin bazaizu beharbada artikulu hauek irakurtzen edo euskaratzen ere gozatuko zenuke: Kinsaleko gudua, non aurretik Kornuallesko guduan parte hartutako Pedro Zubiaur ziortzarra buru zutelarik espainiar gudarosteak irlandarren laguntza eskean Irlandako Kinsale udalerrian lur hartu eta ingelesekin borrokatu ziren, edota Kornuallesko Penzance udalerrian izan nintzenean nola txunditurik jakin ahal izan nuen Carlos Amezketaren agindupeko eskoadra batek udalerria erasotu eta handik patxadaz joan zela...
Izan ongi. --Euskalduna 0:20, 2010ko urtarrilaren 10a (UTC)

Orain irakurri berri dut artikulu honen gaztelerazko eztabaida eta han izenburuarekin "liskarretan" dabiltz (beste gauzen artean). Gogoeta egin ondoren beharbada bai, arrazoia duzu "Espainiar Itsas Armada Garaiezina" edo "Espainiako Itsas Armada Garaiezina" izenburupean jarri beharko genukelako hortan. Ados nago zurekin. Gero arte.
--Euskalduna 2:52, 2010ko urtarrilaren 10a (UTC)

Westminster abadia

aldatu

Westminster abadia artikuluan abadia dena bere osotasunean agertzen zen aireko argazkia jarri nahi nuen, beste hizkuntzetako abadiako atarien bertsioak saihestu asmoz, halere bertan legebiltzarra agertzen baldin bada, hobe aldatzea. Belkoainpe, argazki egokia jarriko duzulakoan nago. Gero arte. --Euskalduna 0:32, 2010ko urtarrilaren 10a (UTC)

Kaixo!

aldatu

Buenos días, soy Claudi Balaguer (Capsot de la Viquipèdia catalana y occitana) espero que me perdonarás pero no sé hablar euskara. Te escribo para ver si puedes dar soporte a nuestra associación "Amical de la Viquipèdia" que está intentando ser un Chapter pero hasta ahora ha topado con diversos problemas y el principal por no representar un estado. Si nos quieres ayudar, puedes añadir la plantilla Txantiloi:Wikimedia CAT que me tradujo muy amablemente vuestro compañero Hegibeltz/Tuc negre, en tu página principal. Eskerrik asko/gràcies/gracias, cordialment, te deseo que tengas un verano estupendo, agur! Capsot 07:15, 11 Ekaina 2010 (UTC)

Lorategia

aldatu

Kaixo Belkoainpe. Zuk esaten dizkidazun bi aldaketetatik bat baino ez dut egin nik: Lorategi ingeles > Lorategi ingeles. Wikipedia entziklopedia denez, izenak mugatzaile gabe jartzen ditugu kontzeptu orokorrak badira (etxe, eta ez etxea) eta mugatzailearekin konkretua (edo bakarra) bada (Kapera Sixtinoa, eta ez Kapera Sixtino). Horregatik egin nuen aldaketa.

Hortaz nik ez nuen egin Lorategi ingeles > Ingeles lorategi aldaketa. Hala ere, badiruid (nahiz eta nik gutxitan ikusi), ingeles eta horrelakoak izenaren aurretik ipintzeko aukera dagoela. Adibidez frantses porru edo frantses euskaldun.

Bide batez, artikulu batean idazten jarraitzeko asmoa baduzu, biziki aholkatuko nizuke {{lanean}} edo {{lanean|Belkoainpe}} ipiniko bazenu. Horrela, besteok ez dugu aldaketa handirik egingo lanean dabilen lankideari iritzia eskatu gabe.

Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 11:40, 12 Ekaina 2010 (UTC)

Zuk eskatutako aldaketa egin dut, zentzuzkoa iruditzen zaidalako. Hala ere, eztabaida gonbitea egin dut artikuluaren Eztabaida orrian. Mugatzailea erabiltzea ala ez, politika ofiziala da, eta hemen bozkatu zen. Zuri azaldu bezala ulertzen dut nik. Eta azken gauzatxo bat: nik kendu nuen artikuluko azken azpi-sarrera, hutsik baitzegoen. Badakit jarraitzeko asmoa zenuela, baina denbora tarte luzexka bat utzi eta gero, ezabatze erabaki nuen, denbora tarte horretan artikuluak itxura "egokia" eta ez "amaitu gabea" eduki zezan. Horrelakoak ez gertatzeko, hobe da, esan bezala {{lanean}} txantiloia erabiltzea. Baina ez kezkatu, horrelako tira-bira txikiak edukitzea normal-normala da, hainbeste jendek proiektu bakar batean parte hartzen duenean. Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 10:42, 13 Ekaina 2010 (UTC)
Kaixo Belkoainpe. Eztabaida:Lorategi_ingeles#Politika ofizialak atalean idatzi dudanez, eta zuk hala eskatuta, jentilizioen ordenari buruzko bozketa proposatu dut, politika ofizial bihurtzeko asmoarekin. Ea zer iruditzen zaizun. Bien bitartean, artikuluaren izena berrezarri dut. Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 17:09, 19 Ekaina 2010 (UTC)
Kaixo Belkoainpe. Bozketa oraindk irekia dago, nahiz eta badirudien Xabierrek proposatutakoa berresteko bidean dagoela. Hala ere eskertuko nizuke zure botoa. Milesker eta ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 17:36, 23 Ekaina 2010 (UTC)

Artikuluetan erreferentziak jartzea

aldatu

Zorionak Afroamerikarren eskubide zibilen aldeko mugimendua (1955-1968) eta Kapera Sixtinoa artikuluetan egindako lanarengatik. Ez ditut osorik irakurri, baina nabari zaie lan eskerga egin duzula hor.

Hala ere, ez da ageri hor jarritako informazioaren iturrien aipurik. Pena da, hainbesteko lana hartu eta gero, artikulu horiek osatu gabe geratzea. Izan ere, Wikipediaren bost euskarrietako bat hauxe da: «Edukiak egiaztagarria izan behar du; beraz, erreferentziak jarri behar dira, iturri fidagarrietara». Gainera, erreferentziak jartzen badituzu, bi artikulu horiek nabarmendutako artikulutzat onartzeko modukoak dira, eta horrela jende gehiagok ikusi eta aprobetxatuko lituzke. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 09:01, 16 Ekaina 2010 (UTC)

Erreferentziak nola jarri Wikipedia:Artikuluen formatua artikuluan dago azalduta, oso gainetik bada ere. Bereziki, «Atal bereziak» izeneko zatia da horri buruzkoa. Dena dela, Euskal Wikipedian, zorionez, administratzaileak ez dira oso zorrotzak gai horrekin. Beste hizkuntza batzuetan, erreferentziarik ez baldin badago, denbora baten buruan ezabatu egiten dute testua, osorik.
Afroamerikarren eskubide zibilen aldeko mugimenduari buruzko artikuluan, ondo ulertu badizut, aski izango da ingeles artikulutik erreferentziak kopiatzea, ez da hala? Orain presaka nabil, baina beharbada arratsaldean egingo diot begiratu bat, orduan. Ondo izan! --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 04:36, 17 Ekaina 2010 (UTC)
Eztabaida bukatutzat emateari buruz, begira aritu naiz eta uste dut ez dagoela horretarako eperik ezarrita Euskal Wikipedian, ez baitut inon ikusi. Ingeles Wikipedian astebete izaten da, oker ez banabil, baina ingeles Wikipedian gehien-gehiena araututa dago, Euskal Wikipedian ez bezala; horrek baditu alde onak eta alde txarrak...
Nire iritzira, izena aldatu duen administratzaileak bukatutzat eman du, hiru eguneko eztabaidaren ondoren, hor aipatu diren euskalari guztien iritzia alde baterantz zihoala ikusita (ordurako aipatutakoak Garate eta Sarasola ziren; bi besterik ez, baina ez bi edozein, eta biak alde bereko iritziarekin). Hala izan dela iruditzen zait, behintzat. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 08:00, 17 Ekaina 2010 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan

aldatu
eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:34, 19 martxoa 2017 (UTC)