Kloroplasto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Milu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Plagiomnium_affine_laminazellen.jpeg|thumb|right|Landare-zelulak, barruan kloroplasto dituztenak]]
 
 
'''Kloroplastoak''' landare-zeluletan soilik dauden organuluak dira, [[fotosintesi]]aren prozesuan zeregin oso garrantzitsua betetzen dutenak. Izan ere, landareen eta [[alga]] [[eukarioto]]en fotosintesia kloroplastoetan burutzen da, bertan baitaude prozesu horretan parte hartzen duten funtsezko molekulak, [[klorofila]]k, alegia.
 
5 eta 15 μ bitarteko diametroa dute. Organulu zelularren artean handienetarikoak dira, eta ongi ikusten dira [[mikroskopio]] optikoarekin.
 
 
== Egitura ==
 
Kloroplastoek bi mintz dituzte: kanpokoa eta barnekoa, haien artean mintz arteko espazioa dagoelarik. Kanpoko mintza oso iragazkorra da, eta barnekoa iragazgaitzagoa.
 
[[Fitxategi:Chloroplast-new.jpg|thumb|right|Kloroplasto baten barne-egitura]]
 
 
Kloroplastoaren barruko espazioari ''estroma'' deritzo, eta bertan tilakoide izeneko disko batzuk daude. Tilakoide multzoa ''granum'' da (pluralean ''grana''); grana horiek lamelen bitartez elkarturik daude (''ikus irudia'').
19 ⟶ 14 lerroa:
 
Tilakoideetan fotosintesiaren lehenengo fasean (argitako fasean) parte hartzen duten pigmentoak ([[klorofila]]) eta [[entzima]]k daude.
 
 
== Funtzioa ==
 
Kloroplastoen funtzio nagusia materia organikoaren sintesia burutzean datza. Horretarako, lehenengo fase batean argi-energia hartu eta energia kimiko bihurtzen dute ([[ATP]], NADPH2...). Gero, eratutako energia kimiko honekin materia organikoa sintetizatzen dute [[Calvin ziklo]]aren bitartez, estroman dauden substantziak eta entzimak erabiliz.
 
 
== Kloroplastoen jatorria ==