Bragi Boddason: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: Bere Edda prosaikoan, Snorri Sturlusonek, '''Bragi Boddason''' zaharrari (Bragi Boddason in Gamli) ematen zaizkion ahapaldi ugari aipatzen ditu, IX. mendearen lehen erdi…
 
No edit summary
1. lerroa:
Bere [[Edda prosaikoa]]n, [[Snorri Sturluson]]ek, '''Bragi Boddason''' zaharrari (Bragi Boddason in Gamli) ematen zaizkion ahapaldi ugari aipatzen ditu, [[IX. mende]]aren lehen erdian errege izan ziren [[Ragnar Lodbrok]], Östen Beli eta Björn en Hauge bezalako [[suedia]]r erregeak zerbitzatu zituena. Bragi, lehen olerkari [[eskaldo]]tzat hartzen da, eta, bere izena eta lana ezagutzen direnen artean antzinakoena da.
 
Snorrik, bereziki, Bragiren [[Ragnarsdrapa]]ko gertakariak aipatzen ditu, ustez, [[Ragnar Lodbrok]] [[bikingo]] legendario ospetsuaren omenez idatzitako olerki bat, Ragnarrek Bragiri emango zion apaindutako [[ezkutu]] baten irudiak deskribatzen dituena. Irudien artean, [[Thor]] jainkoa agertzen zen, [[Jörmundgander]] sugea arrantzatzen, [[Gefjund]] [[Sjaelland]] goldatzen [[Suedia]]ko lurretik, [[Hamdir eta Sorli]]k [[HermanarikoErmanariko|Jörmunrekk]]en aurka eginiko erasoa eta [[Hjaðningavíg|Hedin eta Högni]]ren arteko amaigabeko gudua.
 
[[Landnamabok]]en, Bragi, Lopthœnarekin, [[Erpr Lutandi]]ren alabarekin, Eysteinn Beli suediar erregea zerbitzatu zuen beste eskaldo baten alabarekin ezkondu zela aipatzen da. Biak zeuden [[Gunnlaugr Ormstunga]] eskaldoaren arbasoen artean.