Li Po: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: Lehengoratua
20. lerroa:
 
=== Lehen urteak ===
[[Erdialdeko Asia]]koa zen jatorriz; bere jaioterria zalantzazkoa da, baina hautagai bat [[Suyab]] ([[Kirgizistan]]go egungo [[Tokmak]] hiritik gertu). Baliteke etnikoki guztiz txinatarra ez izatea ere, eskualde haietan Txinako kuturarekin kontaktuan beste ingurune etniko batekoa baizik (pertsiar, turkiar...)<ref>{{Erreferentzia|abizena=Beckwith, Christopher I., 1945-|izenburua=Empires of the Silk Road : a history of Central Eurasia from the Bronze Age to the present|argitaletxea=Princeton University Press|data=2009|url=https://www.worldcat.org/oclc/229467524|isbn=978-0-691-13589-2|pmc=229467524|sartze-data=2020-05-16}}</ref>. Bost urte zituelarik, [[Merkataritza|merkatarien]] bere familiarekin, [[Sichuan]] eskualdean bizi zen.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=The four seasons of Tʻang poetry,|url=https://www.worldcat.org/oclc/340347|liburua=C.E. Tuttle|data=1972|sartze-data=2024-01-28|oclc/340347|izena=Jingxiong|abizenak=Wu}}</ref>.
 
[[Konfuzionismo]]ren eta [[taoismo]]ren pentsamenduek eragin zioten, baina, azkenean, bere familiaren jatorriak ez zion aukera handirik eman [[Tang dinastia]]n. Tang garaia izan zen poesia txinatarraren urrezko aroa, eta hartan gehien nabarmendu zirenak [[Tu Fu|Du Fu]] eta Li Po izan ziren, zeinak bizi zirelarik ere ospetsu izan ziren. Estiloz, ordea, ez zen beste asko bezain "txinatar", beharbada bere jatorriagatik, eta pertsonaia bakartia izan zen: Du Fuk onartu zuen Li Poren eragina, baina ez beste poeta askok, ezikusiarena egin ziotela dirudi. Bere poesian, halaber, [[Exotismo|exotikoarenganako]] erakarmen bat igartzen da.