Berenize IV.a

Berenize IV.a Egiptokoa» orritik birbideratua)

Berenize IV.a Epifania (antzinako grezieraz: Βερενίκη, Alexandria, Egipto, K.a. 77 - ibidem, K.a. 55) Ptolomeotar Erresumako erregina eta greziar printzesa izan zen.

Berenize IV.a

Ptolomeotar Erresumako erregina

K.a. 58 - K.a. 55
Kleopatra VI.a - Ptolomeo XII.a Auletes
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIrypatet Werethesut Berenice IV Epiphaneia
JaiotzaAlexandria, K.a. 77
HerrialdeaPtolomeotar Erresuma
HeriotzaAlexandria, K.a. 55 (21/22 urte)
Hobiratze lekuaAlexandria
Familia
AitaPtolomeo XII.a Auletes
AmaKleopatra V.a
Ezkontidea(k)Archelaus (en) Itzuli
Seleucus VII Kybiosaktes (en) Itzuli
Anai-arrebak
LeinuaPtolomeotar dinastia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Biografia aldatu

Gaztaroa aldatu

Berenize Ptolomeo XII.a Auletesen eta, ziurrenik, Kleopatra V.a Trifenaren alaba zen. Kleopatra famatuaren, Arsinoe IV.aren, Ptolomeo XIII.a Teos Filopatorren eta Ptolomeo XIV.aren arreba zen. K. a. 58an Ptolomeo XII.ak eta Kleopatra VII.ak Erromara ihes egin zuten Berenizeren ahizpa zaharra zen Kleopatra VI.a Trifenaren aurkako laguntza militarra eskatzeko, oso boteretsu egin baitzen.

Erregealdia aldatu

Trifaenaren heriotza eta gero, K.a. 57an, Berenize bilakatu zen Egiptoko agintari bakarra, bere aita kanpoan baitzegoen, eta Kleopatra ere kanpoan egonda ez zuelako inongo arriskurik inork erditik kentzeko eta exekutatzeko. Baliteke bera izatea bere ahizpa pozoitu zuena[1].

Hogei urterekin, ezkondu gabeko emakumea zen, eta garaian senar bat izan behar zuela pentsatzen zen, berarekin batera Egiptoren gaineko agintea izateko. Ez zuenez ezkondu nahi, bere kontsulek derrigortu zuten Seleuko VII.a Filometorrekin ezkontzera, baina laster itoarazi zuen eta jarraitu zuen bakarka agintzen. Ingurukoek pentsatzen zuten ptolomear erresuma eroriko zela, Berenizek ez zuelako ezkondu nahi. Era berean, moda eta bitxien inguruan gastu handiegia egiten zuela uste da. Beranduago, derrigortuta, Arkelaorekin ezkondu zen, baina ez zuen honek inoiz agindu. Arkelao Kapadoziako Comanan apaiza zen, eta esaten zuen Mitridates VI.a Pontokoa erregearen semea zela. Estrabonen arabera, bere aitak ere Arkelao izena zuen, Mitridates VI.aren garaian Lehen Gerra Mitridatikoan Erroma garaitu zuen ofizial bat.

Berenizeren gobernua K.a. 55an erori zen, bere aita itzuli zenean Aulo Gabiniok gidatutako erromatar armada batekin eta burua moztu ziotenean. Arkelao ere hil zen Gabinoren aurkako borrokan.

Genealogia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Ago, Stephmckenziein #history • 4 Years. (2017-06-21). «Badass Women of History--Berenice IV of Egypt» Steemit (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).

Kanpo estekak aldatu