Belizeko hizkuntzen egoera nahiko nahasia da. Hizkuntza ofiziala ingelesa den arren, ez da herritar gehienen lehen hizkuntza; aitzitik, espainiera eta kreolera dira lehen hizkuntza nagusiak. Bertako hizkuntzak, bestetik, desagertze prozesuan dira, eta batzuk dagoeneko desagertu dira, esaterako itzá hizkuntza. Izan ere, kreolera ingelesetik gertuago dago bertako hizkuntzetatik baino.

Belizen jatorri desberdinetako populazioak nahasten dira.

Hiztunen ehunekoak

aldatu
Belizeko hizkuntzak (2000. urteko zentsua)
Hizkuntza Lehen hizkuntzatzat duten hiztunak Ehunekoa
Gaztelania 94.422 % 46,0
Belizeko kreolera 67.527 % 32,9
Kekchi maia 10.142 % 4,9
Ingelesa 7.946 % 3,9
Mopan maia 6.909 % 3,4
Garifunera 6.929 % 3,4
Plautdietsch 6.783 % 3,3
Mandarinera 1.607 % 0,8
Yucatango maia 1.176 % 0,6
Hindia 280 % 0,1
Beste batzuk / erantzun gabe 1.402 % 0,7

Prozesu diglosikoa

aldatu

Belizen egoera erabat diglosikoa da, alor bakoitzak bere hizkuntza baitu. Ingelesa boterearen hizkuntza da, eta alor horretan erabateko nagusitasuna du. Dena dela, irakaskuntzan ingelesa espainierarekin batera erabiltzen da.[1] Azken buruan benetako biktimak bertako hizkuntzak izan dira.

Espainiera zein ingelesa

aldatu

Maila politikoan bi hizkuntzen arteko talka erabili izan da. Belize Mesoamerikako inguruan ingelesa ofiziala bezala duen herrialde bakarra da. Horrek inguruko estatuen mesfidantza eta, sarritan, aurkako jarrera eragin du. Bi hizkuntzen arteko parekotasuna datu hauetan ikus daiteke:[2]

Ingeleseko eta espainierako hizkuntza gaitasuna
Hizkuntza Oso ondo hitz egiten du Zerbait hitz egiten du Guztira
Ingelesa 54% 26% 80%
Espainiera 52% 11% 63%

Erreferentziak

aldatu
  1. Ministry of Education, Belice, Handbook of Policies and Procedures for School Services (in accordance with Education Rules, 2000).
  2. http://cvc.cervantes.es/lengua/anuario/anuario_06-07/pdf/paises_42.pdf

Bibliografia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu