Belatza eta usoa politika monetarioko bi jarrera edo jokaera nagusiak deskribatzeko erabiltzen den dikotomia da.

Belatz monetarioak (ingelesez: hawk) politika monetarioa egitean inflazioa baxu mantentzea du helburu. Uso monetarioak (ingelesez: dove), berriz, langabezia-tasa baxua lortzea du helburu inflazio-tasari so egin gabe. Bi terminoak Ameriketako Estatu Batuetan erabiltzen dira Erreserba Federalaren Gobernadoreen Batzordeko kideei eta hautagaiei buruz aritzeko erabiltzen da. Hedapenez, Europako Banku Zentraleko kideei buruz aritzeko ere erabiltzen da.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. Lasa, Irune. (2019-10-20). «Uso pasea, belatz eta tiro artean» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).

Kanpo estekak

aldatu