Being Flynn
Being Flynn (euskaraz Flynn Izaten) 2012ko Paul Weitz estatubatuar zinema zuzendari eta zinema gidoilariak zuzendu eta idatzitako drama film bat da. Nick Flynn idazlearen Another Bullshit Night in Suck City ("Beste Gau Puta Bat Hiri Kakazaharrean") eleberrian oinarritua dago.
Robert De Niro, Paul Dano, Olivia Thirlby, Lili Taylor, Wes Studi eta Julianne Moore aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuAEB, Boston. Nick Flynn (Paul Dano) mutil gaztea bere ama (Julianne Moore) suizidatu aurretik harekin batera bizi izan zen, baina orain bakar-bakarrik gelditu da: ordutik aurrera lanetik-lanera dabil, lagun pare bat ezagutu eta haiek bizi diren antzinako gau klub batean bizitzen jartzen den arte.
Behinola, Nickek ia inoiz ikusi ez duen bere aita Jonathanen (Robert De Niro) ezusteko deia jasoko du, aitak semearen laguntza behar duenez harekin harremanetan jartzea erabaki baidu. Jonathanek bere burua "istorio kontalari" delakotzat du, alegia, idazlea, Nickek ere idazle izatea amesten du. Gertaera honetatik aurrera, Nickek etxegabeei ostatu ematen dien aterpetxe batean boluntario gisa lan egitea hasiko da. Denise (Olivia Thirlby) lankidea bere neskalaguna bilakatuko da.
Egun batez, ustekabean, Nickek aterpetxean bere aitaren bisita jasoko du, taxilari lana galdu eta kale gorrian gelditu baita. Ordutik aurrera Nicken bizitza zurrunbilo bat bilakatuko da, eta hartatik ez dira guztiak ongi aterako.
Aktoreak
aldatu- Robert De Niro: Jonathan Flynn
- Julianne Moore: Jody Flynn
- Paul Dano: Nick Flynn
- Liam Broggy: Nick gaztea
- Olivia Thirlby: Denise
- Lili Taylor: Joy
- Dale Dickey: Marie
- Victor Rasuk: Gabriel
- Wes Studi: Kapitaina
- Katherine Waterston: Sarah
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)