Behi-izurri

Behi-izurria» orritik birbideratua)

Behi-izurria behiei erasaten dien gaixotasun biriko kutsakor oso larria da, Morbillivirus generoko birus batek eragina. Sukarra, ahoko lesioak, beherakoak, nekrosi linfoideak eta heriotza-tasa altua dira gaitzaren ezaugarri kliniko nagusiak.[1]

Behi-izurri
Deskribapena
MotaMorbillivirus infectious disease (en) Itzuli
EspezialitateaAlbaitaritza
Arrazoia(k)Rinderpest morbillivirus
Identifikatzaileak
MeSHD012301

Birusa aldatu

Morbillivirus bat denez, behi-izurriaren birusa elgorriaren eta txakur-mukieriaren birusekin oso lotuta dago.[2] Oso hilgarria bada ere, birusa bereziki hauskorra da eta azkar desaktibatzen da beroaren, lehortzearen eta eguzki-argiaren bidez.[3]

Desagerpena aldatu

Mundu osoan kanpaina bat abiatu eta gero, azken kasu ezaguna 2001ean gertatu zen.[4] 2010eko urriaren 14an, Nazio Batuen FAOk hainbat hamarkadatan gaixotasuna desagerrarazteko egindako munduko kanpainako landa-jarduerak amaitzen ari zirela, eta 2011rako , behi-izurria desagerrarazi zela baieztatzeko deklarazio formal bat aurreikusita zegoela iragarri zuen.[5]

2011ko maiatzean, Animalien Osasunerako Mundu Erakundeak, hogei urte baino gehiago izurritea amaitzeko borrokan eman ondoren behi-izurria desagerrarazi zela berretsi zuen.[6] Baztangaren ondoren, desagerrarazten den bigarren gaixotasuna izan zen.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Albaitaritza Hiztegia] [2018]
  2. (Ingelesez) Huygelen, C.. (1997). «The Immunization of Cattle against Rinderpest in Eighteenth-Century Europe» (PDF) Medical History 41 (2): 182–196. PMID 9156464. PMC 1043905..
  3. (Ingelesez) Rinderpest. in: Disease Facts. Institute for Animal Health.
  4. (Ingelesez) Normile, Dennis. (2008). «Driven to Extinction» Science 319 (5870): 1606–1609.  doi:10.1126/science.319.5870.1606. PMID 18356500..
  5. (Ingelesez) «UN 'confident' disease has been wiped out» BBC 2010-10-14.
  6. «No more deaths from rinderpest». Animalien Osasunerako Mundu Erakundea (Ingelesez)
  7. «Deadly cattle plague to be declared officially eradicated by June». United Nations News Centre (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.