Beginak eta begardoak

Begina» orritik birbideratua)

Beginak eta begardoak iparraldeko Europan, batez ere Herbehereetan XIII. eta XVI. mendeen artean, izandako erlijio ordenaren kideak izan ziren. Beginak emakume kristauen elkarte bat ziren, klase sozial ezberdinetakoak, kontenplatiboak eta aktiboak, euren bizitza babesgabeei, gaixoei, emakumeei, haurrei eta zaharrei laguntzera dedikatzen zutenak, baita lan intelektualak egitera ere. Behartsuei eta gaixoei laguntza antolatzen zieten ospitaleetan, edo legenardunei. Irauteko lan egiten zuten, eta kastitate edo itxierako betiko botorik egiten ez zutenez, libre ziren elkartea noiznahi uzteko eta ezkontzeko.

Des dodes dantz grabatua, Lübeck 1489an egina, begina bat agertzen da.

Arimak ezin zuela bekaturik egin uste zuten, behartsu bizi ziren, eta ez zuten inolako agintaritzarik onartzen, ez zibilik ez eta elizakorik. Vienneko kontzilioak kondenatu egin zuen begardoen dotrina 1311. urtean.[1]

1321ean Joan XXII.ak ordena onartu zuen eta 1452an Nikolas V.ak karmeldar ordenaren barnean sartzeko agindua eman zien. Hala ere, ez zuten guztiak egin eta XVI. mendean asko erreformara, batez ere anabaptismora, pasa ziren.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Epiney-Burgard, Georgette & Zum Brunn, Emile. (1998). Mujeres trovadoras de Dios. Una tradición silenciada de la Europa medieval. Bartzelona: Paidós ISBN 978-84-493-0485-9..

Ikus, gainera aldatu


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.