Beggiatoa generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, Thiotrichales orden barruan sailkatzen direnak. Sergei Winogradsky mikrobiologoak aurkitu zuen Beggiatoa 1887an, eta mikrobioari F.S. Beggiato botanikariaren izena eman zion.

Beggiatoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaGammaproteobacteria
OrdenaBeggiatoales
FamiliaBeggiatoaceae
Generoa Beggiatoa
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Harizpi oso luzeak eratzen ditu Beggiatoak, eta bere morfologiak antza handia du Zianobakterioenarekin.

Beggiatoak mugimendu bitxia du: ez ditu flageloak, eta harizpiek mugimendu irristakorra dute. Harizpiek substratu bati atxikitzen diote, eta horren inguruan irristatzen dira. Mugimendu berezi honek balio taxonomikoa izan zuen iraganean.

Bakterio honek metabolismo oso berezia du. Winogradsky mikrobio honekin lanean ari zela kimiolitotrofismoa aurkitu zuen. Hots, mikrobio batzuek materia inorganikoa oxidatuz (NH3, SH2...) energia sortzeko duten ahalmena. Beggiatoak, zehazki, SH2 oxidatzen du, eta oxidazio horretatik lortzen du behar duen energia kimikoa (ATP):

SH2 → S → SO42-

Sufrearen zikloan funtsezko zeregina betetzen du bakterio honek.

Beggiatoa urtarra da, eta SH2 ugari duten habitatetan bizi da: hondakin uretan, sufre-iturrietan, usteltzen ari den materia organikoaren tokietan, etab. [1]. Hala ere, bakterio aerobioa denez oxigenoa behar du SH2 oxidatzeko, beraz SH2 eta oxigenoa duten habitat berezi batzuk behar ditu [2].

Sufre elementala (S) sortzen duenean, Beggiatoak sufre hori sufre-pikorretan pilatzen du zelula barnean.

Beggiatoa, "in stricto sensu", ez da kimiolitotrofo hertsia, mixotrofoa baizik. Horrek esan nahi du materia organikoa ere erabil dezakeela energia-iturri modura. Andui gehienen karbono-iturria materia organikoa da, nahiz eta beste batzuek CO2 erabiltzen dute, Calvin zikloa egiteko gai direlako.

Beggiatoaren harizpi luzeek prezipitatze-arazoak sor ditzakete araztegietan eta biltegietan. Arazo horri hanpadura deritzo [1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:376 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1
  2. Ingraham, j., Ingraham, C. : Introducción a la microbiología-1 ,Ed. Reverté (1997), 267 orr. ISBN: 84-291-1869-1

Kanpo estekak

aldatu