Sergei Nikolaievitx Vinogradski (ukraineraz: Сергій Миколайович Виноградський, errusieraz: Серге́й Николаевич Виноградский; Kiev, Errusiar Inperioa, 1856ko irailaren 13agreg./irailaren 1ajul. - Brie-Comte-Robert, Frantzia, 1953ko otsailaren 24a) mikrobiologian nabarmendutako zientzialaria izan zen. Errusiarra zen, gaur egungo Ukrainan jaioa. Funtsezko ekarpenak egin zituen XIX. eta XX. mende bitarteko urteetan, batik bat bakterioen fisiologiaren arloan. Pasteurrek mikrobiologia medikoaren esparruan egindako ekarpenen modukoak dira bakterioen fisiologian Winogradskyk egindakoak.

Sergei Vinogradski

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakСергей Николаевич Виноградский
JaiotzaKiev1856ko irailaren 1a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Frantzia
HeriotzaBrie-Comte-Robert1953ko otsailaren 24a (96 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Physics and Mathematics of the Saint Petersburg University (en) Itzuli
Tesi zuzendariaHeinrich Anton de Bary (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
errusiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna, botanikaria, bakteriologoa, ekologoa, mikrobiologoa eta biokimikaria
Lantokia(k)Paris eta San Petersburgo
Enplegatzailea(k)Zürich
Institute of Experimental Medicine (en) Itzuli
Pasteur Institutua
Jasotako sariak
InfluentziakHeinrich Anton de Bary (en) Itzuli
KidetzaRoyal Society
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Russian Academy of Sciences (1917–1925) (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia

San Petersburgoko unibertsitatean kimika eta botanika ikasi zuen, eta bertan hasi zen mikrobiologiako lanak burutzen. Suitzara joan ondoren, 1922. urtean Frantziara abiatu zen, Pasteur Institutuan lan egiteko. Han bizi izan zen hil arteraino (1953).

Lurreko bakterioak ikertzen Vinograskik bakterio nitrifikatzaileekin egin zuen topo (Nitrosomonas, Nitrobacter...). Bakterio horiek nitrifikazioa (nitrogeno amoniakoa nitrato bihurtzea) egiten zutela frogatu zuen.

Bakterio nitrifikatzaileak eta sufrea oxidatzen duten bakterioak ikertuz, kimiolitotrofoaren kontzeptua asmatu zuen, behar duten energia materia inorganikoa oxidatuz lortzen duten bakterioak izendatzeko. Eta baita autotrofo kontzeptua ere, atmosferako CO2 eskuratzen duten mikrobioei dagokiena. Bi kontzeptu hauek definitzen lehena izan zen Vinagrodski, sekulako ekarpena eginez mikrobiologiari.

Horretaz gain, zientzialari ukrainarra lehenengo bakterio nitrogeno-finkatzailea isolatu zuen (Clostridium pasteurianum anaerobioa), eta nitrogenoaren finkapena bakterioen jardunaren ondorioa zela ezarri zuen. Horra hor Vinagrodskik mikrobiologiaren historian jarritako beste mugarri bat.