Becky (2020ko filma)
Becky 2020ko Jonathan Milott eta Cary Murnion estatubatuar zinema zuzendarien thriller filma da.
Becky (2020ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Becky |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma eta thrillerra |
Iraupena | 100 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jonathan Milott Cary Murnion |
Gidoigilea(k) | Nick Morris (en) Lane Skye (en) Ruckus Skye (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Raphael Margules (en) J.D. Lifshitz (en) Jordan Yale Levine (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Nima Fakhrara |
Argazki-zuzendaria | Greta Zozula (en) |
Argumentua aldatu
Filmak asteburu bat du oinarri: Becky eta bere aita laku alboan duten etxera joan dira asteburua pasatzera, baina asteburu pasa polit eta lasai bat izan behar zuena bat-batean aldatuko da. Ama hil ondoren erabaki dute deskonexio egun horiek behar zituztela, eta lasaitasun bila joan dira lakura.
Ezustean, espetxetik ihes egin berri duen preso talde bat joango da aita-alabengana: Dominick buru duen preso talde bat da, eta ez dira, inondik inora, gupida bila joan hara. Etxebizitza inbadituko dute, eta egoera zail horren aurrean, Becky izango da testuinguruari aurre egingo dion pertsonaia, aitaren aurretik. Hala, nerabearen eta preso taldearen arteko bataila bat bihurtuko da filma.[1]
Aktoreak aldatu
- Lulu Wilson: Becky Hooper
- Kevin James: Dominick
- Joel McHale: Jeff Hooper
- Amanda Brugel: Kayla
- Robert Maillet: Apex
- Ryan McDonald: Cole
- James McDougall: Hammond
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Beacky, bataila baten gidari» Berria 2021-02-06 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |