Beatriz Arizaga Bolunburu

Historialaria

Beatriz Arizaga Bolunburu (Eibar, Gipuzkoa, 1951ko urtarrilaren 15a) historialaria da.

Beatriz Arizaga Bolunburu
Bizitza
JaiotzaEibar, 1951 (72/73 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostelako Unibertsitatea
Kantabriako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria

Biografia aldatu

Santiago de Compostelako Unibertsitatean lizentziatu zen (1975) eta Kantabriako Unibertsitatean doktoratu (1986). 2001etik katedraduna da eta Kalitate eta Hezkuntza Berrikuntzako errektoreordea (2006). Ikerketa-ildo nagusiak Erdi Aroko hiri-historiara, Erdi Aroko hirigintzara, hiri-paisaia berreskuratzera eta portu-hirien historiara bideratu ditu, eta azterlan gehienak Euskal Autonomia Erkidegora. Ildo horretan, nazioko eta nazioarteko ikerketa-proiektu askotan parte hartu du, eta berrienak Gasteiz, Iruñea eta Baionako euskal hiriei eskainitakoak izan dira, Eusko Ikaskuntzak finantzatutako Atlas de las Villas Medieval de Vasconia proiektuan (1997-2008).[1]

Lanak aldatu

  • El nacimiento de las villas guipuzcoanas en los s. XIII-XIV (1978)
  • Urbanística Medieval (Guipúzcoa) (1990)
  • Los Cascos históricos de Gipuzkoa (1994)
  • Castro Urdiales en la Edad Media: La imagen de la villa (2001)
  • La imagen de la ciudad medieval: La recuperación del espacio urbano (2002)
  • Bizcaya en la Edad Media, egilekidea, lau liburukitan (1985)
  • Pamplona en la Edad Media, egilekidea.[2]
  • Ciudades y villas portuarias del Atlántico en la Edad Media.[3]

Sariak aldatu

  • 2016an Beatriz Arizaga Erdi Aroko Historiako katedradun eta Kantabriako Unibertsitateko Kalitate eta Hezkuntza Berrikuntzako errektoreordeak jaso zuen 'Ville de Bayonne' Ikerketa Saria, Erdi Aroan Euskal Herriko hiribilduei buruzko ikerketa lan anbiziotsu bati herri horretako Udalak emandakoa.[4]
  • 2024ko urtarrilaren 26an Kantabriako Unibertsitateak Zilarrezko Domina eman zion Beatriz Arizaga Erdi Aroko Historiako katedradun jubilatuari, Aquinoko Santo Tomas eguna ospatzeko ekitaldian.[5][6]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu