Bdellovibrio

Beste bakterio gram-negatibo batzuen bizkarroi diren bakterio aerobio eta gram-negatiboen generoa; mugikorrak dira, flagelo polarra dute, eta infektatzen duten zelula hil egiten dute

Bdellovibrio generoa bakterio Gram negatiboz osatua dago, bibrioiaren itxura dutenak (hortik izena). Bakterio txikiak dira (0,3 µm luze/ 0,8 µm zabal) eta flagelo bakarra dute, oso luzea. Flagelo horrek berebiziko abiadura ematen dio bakterioari, gai izanik segundo batean bere gorputzaren luzera bider 100 aldiz korritzeko.

Bdellovibrio
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaOligoflexia
OrdenaBdellovibrionales
FamiliaPseudobdellovibrionaceae
Generoa Bdellovibrio
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Aerobio hertsia da eta ez du esporarik sortzen. Lur-zoruan eta ur-ingurumenetan bizi da (ur gazitan zein gezatan).

Beste bakterioen aldean Bdellovibriok berezko ezaugarria du: bakterioen bizkarroi hertsia da. Hots, bakterio honek beste bakterio batzuk (Gram negatiboak, batez ere) hil eta jaten ditu, bakterio horien zitoplasmako osagaiez elikatzen baita. "Bdello" hitzak, hain zuzen ere, "izaina" esan nahi du latinez. Bakteriofagoen antzera, Bdellovibrio guztiek beste bakterio batzuk infektatzen dituzte, haien barnean haziz eta haien lisia eraginez.

Bakterioak erasotzeko, Bdellovibriok abiadura handiz talka egiten du bere bakterio-harrapakinekin, flageloa dagoen beste aldeko muturretik. Entzima hidrolitikoren bat askatuz zelula horma suntsitzen du, nonbait, eta hormaren eta mintzaren artean dagoen tartean (tarte periplasmikoan) ugaltzen da. Bibrioi berriak askatuz eta parasitatutako bakterioa lisatuz bukatzen da Bdellovibrioaren garapen-zikloa.

Bdellovibrio bacteriovorus da genero honetako espezie ezagunena.


Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bdellovibrio