Bayudako basamortua (arabieraz: صحراء بيوضة‎) Sudango basamortu bat da, Khartumdik iparraldera dagoena. Bere iparraldean dagoen Nubiako basamortuarekin batera, Saharako basamortuaren ekialdeko zatia da. Mendebaldean Muqaddam uadiak mugatzen du, eta, iparraldean, ekialdean eta hegoaldean, Niloren meandro handiak, 4. eta 6. ur-jauzien artean sortzen dena. Hegoaldetik iparraldera doan Abu Dom uadiak Bayudako basamortua ekialdeko eremu bolkanikoaren eta mendebaldeko hareazko dunen artean banatzen du.

Bayudako basamortua
Motamendikate
Geografia
Map
Koordenatuak18°N 33°E / 18°N 33°E / 18; 33

Historia aldatu

Meroear Erresumaren garaian, ibilbide batek, Meroe eta Napata hiriak, Bayudako basamortuan zehar komunikatzen zituen. Nastasen erregeak, hilarri batean, bere koroatzea zela eta hiri hauen arteko bide honetatik nola mugitu zen azaldu zuen.[1]

Izen bereko oasi bat dago basamortuaren erdian, Nilotik 50 kilometro ingurura (ipar-mendebaldean).

Erreferentziak aldatu

  1. Intisar Soghayroun; Elzein Soghayroun. (2010). Trade and Wadi Systems in Muslim Sudan. Kampala.

Kanpo estekak aldatu