Bayardo Arce Castaño

Bayardo Arce Castaño (Managua, 1950eko martxoaren 21a ) nikaraguar enpresaburu eta politikaria da.

Bayardo Arce Castaño

Bizitza
JaiotzaManagua1949ko martxoaren 21a (75 urte)
Herrialdea Nikaragua
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, enpresaburua eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNazio Askapenerako Fronte Sandinista

Bayardo Arce Iraultza Sandinistako komandanteetako bat izan zen. Lanbidez kazetaria, Askapen Nazionalerako Fronte Sandinistak buru izan dituen gobernuetako kabineteetan karguak izan ditu. Alderdiko eta gobernuko hainbat gai ekonomikoez arduratu da, eta enpresa-jarduera bat garatu du 1990eko otsailean FSLNren hauteskunde-porrotaren ondoren. 2006ko hauteskundeetatik sortutako Daniel Ortega buru duen gobernu kabinetean, Bayardo Arce Errepublikako Presidentetzako ekonomia aholkularia da.