Battersea parkea (ingelesez: Battersea Park) Ingalaterrako Londres hiriburuan dagoen parke bat da. Wandsworth udalerriko Battersea auzoan kokaturik dago, Tamesis ibaiaren hegoaldeko ertzean.

Battersea parkea
Battersea Park
Ondasun Ingelesa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWandsworth
Ur-masaTamesis
Koordenatuak51°28′45″N 0°09′26″W / 51.4793°N 0.1573°W / 51.4793; -0.1573
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1858
KudeatzaileaWandsworth London Borough Council
Arkitektura
Azalera200 acre
Ondarea
Ondare Ingelesa1000283
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Battersea fields izenarekin ezagutzen zen XIX mendean eta dueloak egiteko toki ezaguna zen. 1846an bertako bikarioak eta Thomas Cubittek 320 akre erosi eta hauetako 198 parke bihurtu zuten, 1858an ateak ireki zituena. James Pennethornek diseinatu zuen.

1864 urtean Football Association-ek ezarritako arauekin jokaturiko lehen partida bertan izan zen. Ordutik aurrera Wanderers F.C. talde amateurraren zelaia izan zen. Talde honek lehenengo Ingalaterrako Futbol Kopa irabazi zuen 1872an.

Bigarren Mundu Gerran Londres aire erasoetatik babesteko armak ezarri ziren bertan.

1951 urtean parkearen iparraldean "plazerraren lorategiak" eraiki ziren, Britainiako Jaialdiaren ospakizunen barnean. Beste elementu ezagun batzuk Guinness erlojua, Bakearen pagoda eta Far Tottering and Oyster Creek Branch Railway trenbide maketa dira.

Kirol baliabideak aldatu

  • Tenis pistak
  • Futbol zelaiak
  • Kriket kantxak
  • Korrika egiteko ibilbideak

Iruditegia aldatu

Informazio praktikoa aldatu

  • Tren geltokiak:
    • Battersea Park (Southern trenbidea)
    • Queenstown Road (Southern trenbidea)

Kanpo estekak aldatu