Batixta Borthiri-Sala

Batixta Borthiri-Sala (Larraine) koblakaria zen.

Bizitza

aldatu

1889an Larraineko Salan sorturik. Gazte denboran familiarekin laborantzan aritua. Berak horrela kontatu zuen Sorlekhia izeneko bertso sortan.1915ean, hogeita bost urterekin soldadu eramana. Larraintarrak horrela kontatu zuen bere bertsoetan: Gerlako kanthore 1915ean. Azkenean, preso hartu eta Prusiara eraman zuten beste atxilo ainitzekin batera. Hau ere ederki kantatu zuen, sentimendu handiaz, 14-18ko Gerlan presoner izeneko bertso ederretan. Hamabost bertset osora.

Gerla bukatzean, Batixta Borthiri-Salak askatasuna berreskuratu zuen eta Zuberoara itzuli zen, Orhi azpiko habiara, hain zuzen ere. Eta han laborari gisa jarraitu zuen. Bazirudien bakea berreskuratua zuela betiko, baina patu gaiztoak bigarren gerla handi baten lekuko izatera kondenatu zuen, bere belaunaldiko guztiekin egin zuen bezalaxe, baita berak ere zenbait bertsotan ederki kontatu ere. Bordelen zegoen soldadu beste hainbat bertset ondu zituenean.

Batixta Borthiri-Salaren bertsetak. Sü-aziak bildurik.

Loturak

aldatu

Joseba Aurkenerena: Batixta Borthiri-Sala, larraintar bat Prusian preso [1][Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

aldatu