Batabiar

Antzinako herri germaniarra
Bataviar» orritik birbideratua)

Batabiarrak[1], latinez batavi, herri germaniarra izan zen, eta gaur egungo Herbehereetan bizi zen. Jatorrian, herri katoen parte zen, eta Tazitok Rin ibaiko deltaren biztanle gisa aipatu zituen (Tazito, Historiae IV). Horren ondorioz, latinez Batavia izena eman zioten eskualde honi.

Erromatar Inperioko Germaniako muga K.o. 70. urtean.
Erromatar Inperioko Germaniako muga K.o. 70. urtean.

K.a. I. mendearen bigarren erditik K.o. III. mendera arte agertzen dira iturri idatzietan. Batabiar jatorriko soldaduez osatutako erromatar unitate militar batzuei ere ematen zaie izen hau. Batabiar soldaduak oso preziatuak izan ziren eta I. mendean, matxinada handi bat antolatu zuten Erromatar Inperioaren aurka.

Denbora batez, 1795 eta 1806 bitartean, Herbehereek Bataviako Errepublika izena hartu zuten. Indonesiako hiriburua den Jakartari ere, Batavia deitu zioten 1619 eta 1942 bitartean, Herbeheretarrek egindako kolonizazioaren baitan.

Etimologia aldatu

Tribuaren jatorrizko izena, badirudi batawjō hitzaren eratorpena izango zela ("uharte ona", honela osatuta: germanikoz bat - ona, bikaina- eta awjō -uhartea, urraren ondoan dagoen lurra) eta, eskualdeko emankortasunari egongo ziola erreferentzia; gaur egun ere, Herbehereetako "fruta-otarrea" (Betuwe) ezizenaz ezaguna da, bere emankortasuna dela eta.

Erreferentzia aldatu

  1. Izenaren forma hemendik hartuta: Casenave-Harigile, Junes. 2002. Latina-Euskara hiztegia. 42. or. [online bertsioa: https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/77389.pdf]. [ikusia: 2020-05-24]

Kanpo loturak aldatu