Batasuneko Sobieta (errusieraz: Совет Союза) SESBeko Sobiet Gorenaren bi ganberetako bat izan zen, sufragio unibertsal, berdin, zuzen eta sekretu bidez aukeratua, Demokrazia Sozialistaren printzipioen arabera, eta 300.000 pertsonako diputatu bat banatzeko arauarekin. Glasnosta eta 1989ko hauteskundeetara arte, bakarrik hautagai komunistak aurkez zitezkeen, hautatzerako hautagai gisa.

Batasuneko Sobiet
Datuak
Izen laburraСовет Союза
MotaBehe ganbera eta elected legislative house (en) Itzuli
Jarduera
Honen parteSESBeko Sobiet Gorena
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
JabeaSESBeko Sobiet Gorena
Historia
Sorrera1937
Desagerpena1991ko abenduaren 11

Nazionalitateen Sobietaren kontraposizioz, Batasuneko Sobietak, Sobietar Batasuneko pertsona guztien interesak ordezkatzen zituen, euren nazionalitatea kontutan hartu gabe.

Batasuneko Sobietak, Nazionalitateen Sobietaren eskumen eta pribilegio berberak zituen, ekimen legegilerako eskubidea barne.

Batasuneko Sobietak bere presidentea aukeratzen zuen, ganberako bilerak zuzentzen zituena, bere lau presidenteordeak eta batzorde iraunkorrak.

  • Mandatu Batzordea
  • Legegintza Kasuetako Batzordea
  • Aurrekontuaren Planifikazioaren Batzordea
  • Kanpo Harremanetarako Batzordea
  • Gazteriaren Kontuen Batzordea
  • Industria Batzordea
  • Garraio eta Komunikazio Batzordea
  • Eraikuntza eta Eraikuntza Materialen Industriaren Batzordea
  • Nekazaritza Batzordea
  • Kontsumoko Ondasunen Batzordea
  • Heziketa Publikoko Batzordea
  • Gizarte Segurantza eta Osasun Publikoaren Batzordea
  • Zientzia eta Kulturako Batzordea
  • Merkataritza Batzordea
  • Kontsumo Zerbitzuko eta Udalerri Ekonomiako Batzordea
  • Ingurugiro Batzordea

Kanpo estekak aldatu