Nazionalitateen Sobiet
Nazionalitateen Sobieta (errusieraz: Совет Национальностей) SESBeko Sobiet Gorenaren bi ganberetako bat zen, sufragio unibertsal, berdin zuzen eta sekretuz aukeratua, Sobietar Demokraziaren printzipioen arabera. Batasuneko Sobieta ez bezala, Nazionalitateen Sobieta, Sobietar Batasuneko nazionalitateez osatuta zegoen, banaketa administratiboak ordezkatzen zituena, eta ez talde etnikoak.
Nazionalitateen Sobiet | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | Совет Национальностей |
Mota | Goi ganbera |
Jarduera | |
Honen parte | SESBeko Sobiet Gorena |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Egoitza nagusi | |
Jabea | SESBeko Sobiet Gorena |
Historia | |
Sorrera | 1936 |
Ondorengoak | Council of the Republics of the Supreme Soviet of the Soviet Union (en) |
Desagerpena | 1991ko urriaren 21a |
Sobietar nazionalitateak, Sobietar Batasuneko errepublika guztiak berdin ordezkatuak egotearen oinarriaren gainean osatuta zeuden:
- 32 diputatu errepublika bakoitzeko (errepublikaren barnean egon zitezkeen beste unitate autonomo batzuk kontutan hartu gabe, hauek euren kontura bidaltzen baitzituzten ordezkariak)
- 11 diputatu errepublika autonomo bakoitzeko
- 5 diputatu oblast autonomo bakoitzeko
- diputatu 1 barruti nazional bakoitzeko.
Nazionalitateen Sobietean, Errepublika handienak Errusiako Sobietar Errepublika Sozialistak, 147 milioi biztanleko biztanleriarekin, eta txikienak, Estoniak 1,5 milioi pertsonako biztanleriarekin, 32 diputatu zituzten bakoitzak. Errusiarrek, talde etniko bezala, Sobietar Batasuneko biztanleriaren erdia baino gehiago suposatzen zuten, baina hau ez zen adierazten, esan den bezala, Nazionalitateen Sobietak ez baitzituen talde etnikoak ordezkatzen.
Nazionalitateen Sobietak, Batasuneko Sobietaren eskubide berberak izan zituen, ekimen legelariari dagokionez zein SESBeko eskumenen artean zegoen beste kontu batzuk ebazteko.
Nazionalitateen Sobietak bere presidentea aukeratzen zuen, ganberako bilerak zuzentzen zituena, bere lau presidenteordeak eta batzorde iraunkorrak.
- Mandatu Batzordea
- Legegintza Kasuetako Batzordea
- Aurrekontuaren Planifikazioaren Batzordea
- Kanpo Harremanetarako Batzordea
- Gazteriaren Kontuen Batzordea
- Industria Batzordea
- Garraio eta Komunikazio Batzordea
- Eraikuntza eta Eraikuntza Materialen Industriaren Batzordea
- Kontsumo Zerbitzu eta Udalerri Ekonomiako Batzordea
- Ingurugiro Batzordea