Bataio
Bataio hitza (grezieraz: βαπτίζω, baptízô) urez egindako garbitzapen ekintza erlijiosoa da, normalean kristauterian kidea edo kide betea legez onartua izatearekin lotua.
Lehengo grezieraz βαπτίζω hitzaren esanahi nagusia murgiltze edo bainua zen baina badaude zantzuak garbiketa esanahiarekin ere erabiltzen zela usteko, esate baterako Lk 11:38 pasartean.[1].
Artikulu honetan, batez ere, erritu honi buruzko kristauen ekanduak eta sinismenak hartuko dira kontuan, bereziki bera nori eta nola eman behar den buruzkoak.
Bataioa gaur egun
aldatuGaur egun, bataioa gehien bat kristauteriarekin identifikatzen da, bertan bekatuen garbiketaren (barkamenaren) sinboloa da eta sinestunaren Kristo, Bere heriotza, hobiratze eta berpiztearekiko bategitearena; hura hartzen duena "salbatua" edo "berpiztua" dei daitekeela. Kristau talde gehienek erabiltzen dute urez egindako bataio bat edo beste eta ados daude bera garrantzizkoa dela; hala ere, ez dira bat ere ados jartzen euren artean errituari buruzko kontu gehienetan:
- bataiatzeko moduak, ura nahi eta ez erabili behar den ala ez barne.
- bataioaren esanahi eta ondorioak
- bataiatzen direnak
Bataiatzeko moduak
aldatuBataio kristaua era ezberdin askotan egiten da, talde kristauak zeintzuk diren; baina hiru era nagusi daude:
Ihinztadura-bataioa: ura buruen gainetik ihinztatuz egiten dena.
Isurtze bataioa: buruaren gainetik ura isuriz egiten dena.
Murgiltze bataioa: gorputz osoa uretan murgilduz egiten dena.
Bataioaren esanahia eta ondorioak
aldatuUste ezberdinak daude kristauen artean bataioaren ondorioei buruz. Kristau talde batzuek bataioa salbamenerako beharrezkoa eta sakramentu bat dela diote, eta bataio bidezko berpiztea dagoela. Iritzi honetakoak dira katoliko erromatar eta Ekialdeko ortodoxoak, erreforma protestantearen lehenengo urteetan eratutako Eliza luterano, anglikano eta metodistak, eta Kristoren Eliza eta Azken egunetako santuen Jesukristoren Elizaren (Mormoiak) moduko Eliza errestaurazionistak.
Bataioa kristau talde gehienetan
aldatuKatoliko, Ekialdeko ortodoxo, luterano, anglikano eta metodisten bataioaren liturgiak argi uzten du eurentzat bataioa ez dela hobiratze eta berpizte sinbolikoa bakarrik, benetako naturaz gaindiko eraldatzea baino.
Ekialdeko kristau ortodoxoek murgiltzea hirukoitza izan behar dela diote, bai Kristoren heriotza eta berpiztearen sinboloa izan dadin eta bai bekatuak garbitzeko. Erritu latindarreko katolikoek oro har ura burutik isuriz bataiatzen dute; Ekialdeko katolikoek murgiltzez bataiatu ohi dute, murgiltzea beti osoa ez bada ere.
Konparatzeko laburpena
aldatuKristau talde batzuen bataioak konparatzeko laburpena.[2] [3] [4]
Izendapena | Bataioari buruzko sinesmenak | Bataio mota | Umeak ere bataiatzen dira? | Bataioak ongira ekartzen du, bizitza espirituala ematen du | Araua |
---|---|---|---|---|---|
Elkarte anglikanoa | Partaidetzaren ikurra, behar den moduan hartuta sinestun batek fedearen bidez lortutako barkamena baieztatzeko balio duena. | Murgiltzez edo isurtzez. | Bai. | Anglo-katolikoek Bai, "Low church"ek Ez. |
Hirutasuna |
Anaia Apostolikoak | Salbamenerako beharrezkoa, berpizkunde espirituala daramalako. | Murgiltzez bakarrik. | Ez | Bai | Jesus |
Baptistak | Erritu sinbolikoa, salbatua izatearen ikurra, baina ez beharrezkoa salbamenerako. | Murgiltzez bakarrik | Ez | Ez | Hirutasuna |
Christadelphians | Sinestun baten salbamenerako funtsezkoa. Eraginkorra Jainkoaren erreinuan sinesten bada bakarrik. | Murgiltzez bakarrik | Ez | Bai | Jesus |
Kristoren Elizak | salbamenerako beharrezkoa Jesusek agindu zuenez, (Mark 16:16); (Mat. 28:19). Bekatuen barkamena, Espiritu Santuaren dohaina eta sarrera Jainkoaren elizara ematen ditu (Acts 2:38-41). Guzti hau Jesukristo Jainkoaren semea delako sinesmena erakutsi eta bekatuez damutu ondoren. | Murgiltzez bakarrik | Ez | Bai | Hirutasuna |
Azken egunetako santuen Jesukristoren Eliza | Funtsezko ordenantza zeruan edozein gradutan sartzeko; eskuak ezartzearen bidez Espiritu Santuen dohaina jasotzeko prestagarri. | Horretarako eskuduntza duen apaiz batek egindako murgiltzez | Ez | Bai | Aita, Semea, eta Espiritu Santua (Azken egunetako santuen Jesukristoren Elizak ez du sinesten Hirutasunean) |
Ekialdeko Eliza Ortodoxoa | Gizon zaharra hiltzen da "gizon berria" jaiotzen da, antzinako bekatutik aske. Izen berria ematen. Lehenagoko bekatu guztiak barkatuta | Hiru murgiltzez (beste erak larrialditan bakarrik, apaiz batek zuzendua, ahal dela). | Bai. Sendotza eta Jaunartzea segituan. | Bai | Hirutasuna |
Jehovaren lekukoak | Beharrezkoa salbamenerako Jesusen agindua errespetatzeko (Mateo, 28:19-20) | Murgiltzez bakarrik; bataioak normalean lekukoen batzar handitan egiten dira. | Ez | Bai | Jesus |
Luteranoak | Bataioaren bitartez Jainkoak mirariz askatzen du gizakia bekatu, heriotza eta deabrutik betirako eraman Kristoren erresumara (Titus 3:5). | Ihinztaduraz, isurtzez edo murgiltzez. | Bai | Bai | Hirutasuna |
Metodistak (Arminianoak, Wesleyanoak) | Ez da beharrezkoa salbamenerako, kristau elkarteko kidetasunaren kanpoaldeko ikurra delako. | Ihinztaduraz, isurtzez edo murgiltzez. | Bai | Ez | Hirutasuna |
Pentecostal (“Holiness” talde batzuk, Christian Missionary Alliance, Assemblies of God) | Urezko bataioa erritu bat da, Kristo gaizkatzailea legez onartzen dela erakusteko erritu sinbolikoa. | Murgiltzez. “Bigarren” Bataioa beharrezkoa da. | Ez | Taldeak zeintzuk diren | Hirutasuna |
Presbiterianoak | Erritu sinbolikoa, adin nagusiko sinestunaren sinesmeneko ezaugarria. | Ihinztaduraz, isurtzez edo murgiltzez. | Bai, Itun Berriko partaidetza adierazteko. | Ez | Hirutasuna |
Kuakeroak | Dagoeneko erabili behar ez den ikurra baino ez da. | Ez dute sinesten urezko bataioan, Espiritu Santuak gidaturiko bizitza zuzenaz aurreratuz joaten den espiritu garbiketan baino. | — | — | — |
Revivalism | Beharrezkoa salbamenerako. | Murgiltze beteaz, Espiritu Santua hartzeko itxaropenarekin. | Ez | Bai | Aita, Semea, Espiritu Santua |
Erromako Eliza katolikoa | "Beharrezkoa salbamenerako Ebanjelio jaso eta sakramentua eskatzeko aukera izan dutenentzat" (Catechism of the Catholic Church, 1257) | Gehienetan isurtzez Mendebaldean, Ekialdean murgiltzez; ihinztaduraz egindakoa onartzen da ura burutik igarotzen bada bakarrik. | Bai | Bai | Hirutasuna |
Zazpigarren eguneko adbentistak | Ez dago esanda salbamenerako bidea denik, baina beharrezkoa da salbamenerako Jesus gure gaizkatzailea legez onartzearen sinboloa delako. Kristogan sinesten dela adierazteko unea. | Murgiltzez bakarrik | Ez | Ez | Hirutasuna |
Kristoren Eliza Batua (Eliza Ebanjeliko eta Erreformatuak eta Eliza Kongregazionalistak) | Ez da beharrezko salbamenerako, kanpo-erritua baino ez delako. Hala ere, beste bide gutxi batzuen artean honek ere balio tokiko eliza baten partaidetza lortzeko. | Ihinztaduraz, isurtzez edo murgiltzez. | Bai, kidetasuna to adierazteko Itun Berrian. | Ez | Hirutasuna |
Beste Elizen bataioen onarpena
aldatuEliza katoliko erromatar, luterano, anglikano, presbiteriano eta metodistak beste Elizen bataioak balioduntzat hartzen dituzte, beti ere baldintza batzuk betetzen badira. Behin bakarrik hartzen da bataioa, beraz beste Eliza batean era egokian bataiatuak ez dira berriro bataiatu behar Elizaz aldatzerakoan.
Bataioa eta salbamena Eliza Katolikoaren irakaspenean
aldatuEliza katolikoaren arabera, kristau-bizitzaren hasierako sakramentuen bitartez, gizonek ilunpearen menpetik askatuta, Kristorekin hil, hobiratu eta berpizturik, semetzakoaren Espiritua hartzen dute, eta Jainko herri guztiarekin Jaunaren Heriotza eta Piztueraren oroimena ospatzen dute [5].
Kristau-bizitzaren hasierako sakramentuen artean lehenengoa Bataioarena da, Bataioaren bitartez Kristogan mentatuta (elkartuta), Jainko herria osatzen eta euren bekatu guztien barkamena lortzen dute kristauek, eta jaiotzen direneko giza egoeratik semetzako egoerara igarotzen dira [6], urez eta Espiritu Santuz izaki berri bihurturik. Horregatik dute Jainko-semeen izena eta izana (I Jo. 1).
Bataioa fedezko sakramentua da; bizirako eta Jaunaren erreinurako ate den Bataioa dugu lege berriko lehen-sakramentua, denek betiko bizia izan dezaten (Jo. 3, 5), Kristok berak jarria eta gero Ebanjelioarekin batera bere Elizaren esku utzia, apostoluei esan zienean: «Zoazte eta ikasle egin herri guztiak, Ai-taren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuaz» (Mt. 28, 19).
Bataioa Elizarako sarbidea da, eta, horrez gain, Espirituaren eginez etxagintzan tarteko gertaturik Jainkoaren bizileku (11)[7], jatorri aukeratu eta errege-abadetza (I Pt. 2, 9) izateko, gizonak Elizaren gorpuzkide egiten dituan sakramentua eta bere seinalea daramaten guztien arteko batasunaren sakramentuzko lokarri ere [8].
Betiko bizitzarako hitzean urezko bustiketa (Eph. 5, 26) den Bataioak Jainkotasunean erdikide (2 Pt. 1, 4) eta Jainkoaren semetzako egiten du gizona (Rom. 8, 16; Gal. 4, 5). Izan ere, uraren bedeinkapenerako otoitzak diotenez, bigarren jaiotzarako garbi-bustialdia da (Tit. 3, 5) eta honen bitartez jaiotzen dira goitik Jainko-semeak.
Lege zaharreko garbikuntzak baiño askozaz bikainago den Bataioak, Jaunaren Nekaldi eta Piztueraren misterio-indarrez burutzen ditu bere ondorenak. Bataiatuak, euren bizitza Kristorenarekin heriotzan batu dituztenak eta heriotzan Harekin hobiratuak izan direnak (18)[9], Harekin batera biziratzen eta berpizten dira (Eph. 2, 6).
Forma
aldatuMendebaldean «... izenean bataiatzen zaitut» esaten da. Ekialdean, aldiz, sakramentuaren eficacia bataiatzailearekin zerikusirik ez duela azpimarratu nahian, «Jainkoaren zerbitzaria ... izenean bataiatua da» esaten da. 1439ko Florentziako Kontzilioan bataioa Hirutasunaren izenean egin behar zela erabaki zen, ez Jesusen izenean bakarrik.
Katolikoak Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean (singularrean) bataiatuak izaten dira[10] — ez hiru jainkoren izenetan, hiru pertsonetan agertzen den jainko bakarraren izenean baino.
Aita/amabitxiak
aldatuNormalean bataiatuari aitabitxi bat edo/eta amabitxi bat ematen zaizkio. Aita/amabitxiaren egitekoa da bataiatua aurkeztu eta bere kristau heziketarako konpromisoa hartzea. Aitabitxia edo amabitxia izateko gutxienez 16 urte izan behar dira; bestalde katolikoa izan eta sendotzako sakramentua hartuta eta lehenengo jaunartzea eginda izan ere beharrezkoak dira.
Elizak biblikoak ez diren beste bataio modu bi onartzen ditu: "odol-bataioa" eta "gogo-bataioa". Odol bataioa aurretik bataiatu barik egon eta Fedeagatik hiltzen direnek izaten dute. Gogo-bataioa, aldiz, bataiatuak izan baino lehen hiltzen diren katekumenoena da, hau da, bataiatzeko gogoa edo asmoa erakutsi dutenena.
Vatikanoko II. Kontzilioak, “Lumen gentium”-ean, euren erru barik Kristoren ebanjelioa ezagutzen ez dutenak ere, Jainkoa bihotzez bilatzen badute eta bere bizitzan euren kontzientziaren arabera Jainkoaren nahia betetzen saiatzen badira, salbatuak izan daitezkeela dio.
Bataioa Euskal Herrian
aldatuOraintxe arte (2007-09-02), Euskal Herrian egindako bataio gehientsuak Erromako Eliza katolikoaren irakaspenen arabera egin dira. Hala ere, funtsean denak berdin samarrak izan badira ere, egon, egon dira eta oraindino badaude ezberdintasunak toki eta garai ezberdinetan egindako bataioen artean. Azken urteetan bakarrik, bataiatutako seinen adinak eta ospakizun bakoitzean bataiatutako seinen kopuruak nahiko ezberdinak izan dira.
Honi buruz zertxobait jakin gura duenak hoberena Etniker taldekoek egindako lanei jotzea izango du[11], baina ataltxo honetan bataioaren inguruko Euskal Herriko ohiturei buruzko informazio laburra eskaini gura da. Informazio hori, gehien bat, grafikoa izango da.
Oraingoz, Euskal Herriko herri txikietan XXI. mendearen lehenengo hamarkadan bataioak nola egiten diren ikusteko balio duten argazki batzuk bakarrik jarri dira, beste garai eta tokitakoak ahal dela gehituz joango dela.
Lehenengo zortzi argazki hauek 2007-08-18an Gatikan (Bizkaian) egindako bataio batenak dira.
-
12:00:46 Sarrera
-
12:02:58 Harrera
-
12:03:50 Aita-amabitxiak
-
12:09:36 Bataioa
-
12:10:18 Otoitzak
-
12:20:48 Argazkiak
-
12:21:34 Elkarrizketak
-
12:24:32 Amaiera
Erreferentziak
aldatu- ↑ Greek-English Lexicon (Liddell and Scott)
- ↑ Good News. Issue 3. St Louis, MO. 2003. p 18-19
- ↑ Thirty Nine Articles of the Church of England http://anglicansonline.org/basics/thirty-nine_articles.html
- ↑ The Baptist Faith and Message (1963/1998). http://www.utm.edu/staff/caldwell/bfm/1963-1998/index.html
- ↑ Conc. Vat. II, Decr, de activitate missionali Ecclesiae, Ad Gentes, n. 14.
- ↑ Rom. 8, 15; Gal. 4, 5; cfr. Conc. Trid, Sess. VI, Decr, de iustificatione, cap. 4: Denz. 796 (1524).
- ↑ Eph. 2, 22.
- ↑ Vat. II, Unitatis redintegratio, n. 22.
- ↑ Rom. 6, 4-5.
- ↑ Ordo initiationis christanae adultorum, editio typica, Vatikanoko Hiria, Typis polyglottis vaticanis, 1972, pg 92, cf Lateran IV De Fide Catholica, DS 802, cf Florence, Decretum pro Armeniis, DS , 1317
- ↑ Euskal Herriko Atlas Etnografikoa, III. alea, Euskal Herriko Jaiotzatik Ezkontzara arteko Ohikuneak (1998) (erdaraz)
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Juduak
- Ortodoxoak
- Katolikoak
- Catholic Encyclopedia: Baptism
- Baptism - Catholic Sacrament of Initiation - Christening
- Catechism of the Catholic Church: Baptism
- Batistak
- Metodistak
- "By Water & the Spirit" (Official UMC Statement on Baptism)
- FAQs about Baptism, Membership, & Salvation (United Methodist Church General Board of Discipleship)
- Menonitak
- Mormoiak
- Beste talde kristau batzuk