Basus gerra (askotan al-Basus gerra moduan idatzia; arabieraz: حرب البسوس‎ ḥarb al-basūs) Arabian bi tribu ahaideen artean 40 urtez iraun zuen gatazka bat izan zen.

Gamelu bat Arabian.

Gertaerak aldatu

K.o. 494. urtean, Arabian, Saad Bin Shams izeneko gizon baten gamelua hil zuten Tahglib tribuko kideek. Gizon hura Al-Basus izeneko emakumearen babespean zegoen, eta hura Bakr tribuko buruzagiaren izeba zen. Berehala, gameluaren heriotza mendekatzea erabaki zuten. Hala, Taghlib eta Bakr tribu ahaideen arteko gatazka piztu zen eta 534. urtera arte iraun zuen mendekuzko gurpil zoro hark. 40 urteko gerra zentzugabean ez zen irabazle garbirik izan[1]..

Egun, arabiar munduko hainbat tokitan Basus gerra mendekuek eragiten dituzten kalteen metafora gisa erabiltzen da[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b Irazustabarrena, Ainara. (2017ko martxoaren 19a). «Basus gerra, 40 urteko mendeku katea» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak aldatu